GOIENAGUSI APOTZAn

Askotan entzun izan dugu esamoldea, ez dagoela zertan urrutira joan leku ederrak ikusteko. Eta horren adibide, ostegun honetan GOIENAGUSIn egin dugun Apotza inguran mendi ibilbidea. Apotza, Untzilla, Asensiomendi, … Bat baino gehiago txundituta gelditu zen Asensiomendi puntatik ikusten zen ikuspegiagatik. Ez esperoan edo, batek baino gehiagok esan zuen: joer, zer bista ederrak! Bada halakoak izaten ari dira GOIENAGUSIn egiten ari garen mendi irteerak, ikuspegi ederraz goatzeko aukera ematen digutenak.

Baina GOIENAGUSIko mendi irteerek ba dute beste ezaugarri bat: nahiz hamarretakoa izan, atzokoan bezala, edo bazkari izan, sortzen den giro aparta. Oraingoan, Pilar eta Martin izan ziren horren errudun nagusiak. Ez bakarrik Apotzako elkartera joateko egindako gonbidapenagatik, baita bertan egindako lanagatik. Nik ez dakit beste zer egin genezakeen hau hobetzeko. Eta zihur gaude joandako danok ados gaudela honetan. Gurpilla borobilagoa ezin da izan. Mila esker Pilar eta Martin.

Hurrengo mendi irteeran, txotx garaia izanik, sagardotegira joango gara. Iturriotzera joko dugu, handik Pagoetara joateko. Ibibidea, Urdaneta auzoko Izeta Sagardotegian bukatuko dugu. Bertan bazkaldu, kantuan egin, … Azken finean, egun ederra pasa. Han ikusiko gara.