GOIENAGUSI ARALARen

Ikasturte honetako azken mendi irteera, Aralar inguruetan egiteko asmoa genuen. Baina bezperako egunetan eguraldi iragarpenak ikusita (oso eguraldi txarra Aralarren mendi ibilaldi bat egiteko, euria eta lainoa tartean), plana goitik eta behera aldatzea erabaki genuen. Aralarrera joan bai, baina Guardaetxen mendi ibilaldia egiteko gelditu beharrean, Santutegira joan giñen, eta han bisita gidatu eder bat antolatu ziguten. Teodosio de Goñiren kondaira entzun; nola bilakatu zen Aralar hain Santutegi eder, dagoen lekuan egonda, 1.300 metrotan; Santutegiko altxorra den erretaula ederra ikusi genuen gertu gertutik, gure begiekin bere detalle guztiak ikusiz; eta beste hainbat gauza.

Tabernan kafe bero bat hartu eta gero, Mendukilo kobazuloa ikustera joan giñen. 1.000 kobazulo baino gehiago katalogatuta omen daude Aralarren, eta hau da bakarra jendeari zabalik dagoena, modu eroso baten ikusteko. Ederra izan zen bisita, gidariaren esplikazioak barne.

Bazkaria Lekunberriko Ayestaran hotelean egin genuen, eta gero herriko alde zaharra ikustera joan giñan.

Datorren ikasturtean proposamen gehiagorekin etorriko gara (Bizkaiko kosta izango da lehenengoa). Ordurarte, gozatu oporrak.

Azken albisteak