GOIENAGUSI CIC bioGUNEn

GOIENAGUSIko lagunek Zamudio inguruan ibili gara gaur. Gure bisita, CIC bioGUNE instalazioetan hasi dugu. Zamudioko Parke Teknologikoan dago kokatuta. Biomedikuntzako Ikerketa erakundea da. Arreta berezia jartzen du gaixotasunaren oinarri molekularrak aztertzean, diagnostikorako metodo eta terapia aurreratu berriak garatzeko. Bertako laborategi eta tresnak ikusi ditugu eta bertako zientzialariekin hitz egiteko aukera izan dugu baita.

Gero Magalarte txakolindegia bisitatu dugu. Han txakolindegiaren historia kontatu digute (6. generazioa da gaur egun diharduena) eta txakolina nola egiten duten. Eta nola ez, txakolina dastatu ere bai!

Derioko Baserri jatetxean bazkaldu eta gero, Bilboko kanposantua bisitatu dugu. Hillerria Harribitxi arkitektonikoa da, memoria historikoa jasotzen duena eta Bilboko garai bakoitzeko une soziokulturala islatzen duena. Bilboko kultura-ondarearen zati garrantzitsu bat da, aire zabaleko museo bat

Egun edarra pasatu dugu, hainbat gauza ikusita eta gero. Bigarren bisita bat ere prestatzen ari gara, joateko aukerarik izan ez duzuenok, joateko aukera izan dezazuten.

Hurrengo bisita, Mutrikuko Olatu plantara izango da, Maiatzaren 7an.

Azken albisteak