GOIENAGUSI FAGOR ARRASATEn

Martxoak 12an, Goienagusiko 36 bazkidek FAGOR ARRASATE enpresa  bisitatu dute.

Ongietorri adeitsua jaso ondoren enpresaren ildo nagusiak azaldu dizkiete eta fabrikazio tailerrak ezaguru dituzte.

Bertan aukera izan dute jabetzeko, bailarako kooperatiba hau, materialak deformazio bidez mozteko eta konformatzeko makinen diseinuan eta fabrikazioan munduan erreferentziako enpresa bat dela.

Bisita interesgarria dudarik gabe!!

Hurrengo bisita apirilaren 9an dute. Orduan Zamudiora joango dira CicBIOgune laborategia eta Derioko Nekropolia ezagutzera.