GOIENAGUSI GANALTOn

Goienagusiko Ganaltoko gaurko irteeran, izan zitekeen txarragoa, baina azkenean ez digu hain giro txarrik egin: elur malutak ikusi ditugu tarteka, baina baita eguzki distiratsu eta epela. Haizea fin ibili da, baina babesean ibili gara gu. Eta hotza, ez da hainbesterakoa izan.

Olazar eta Ganalto mendi gainak pasa eta gero, eta hamarretakoa egin ostean, Goros kobazuloan, Gidorrek azaldutakoak oso interesanteak izan dira (plazer hutsa da horrelako jendea izatea gure artean. Mila esker, Gidor!). Eta bazkari giroa ederra, beti bezela, kantu eta guzti.

Azkenean, gure goizeko beldurrak ez ditu inork gogoan izan, eta egun borobila geratu da. Izango da ondo pasa baino besterik ez dakigula egiten.

Hurrengo mendi irteera, apirillak 30ean, Izarraitz aldean izango da. Adi web gunera, han jarriko ditugu azalpenak gertu ditugunean.