GOIENAGUSI GAZUMEn

Jakingarri honen atarian agertzen den argazkia ikusita, edonork esango luke gaur ere eguraldia portatu egin dela GOIENAGISIrekin, Baina ez da horrela izan, ez! Bai Gazumera  edo Zelatunera joan garenok, majo busti gara, hezurretaraiño, goizeko behelaiño eta lanbro artean. Baina horrek ez du zapuztu gure umore ona. Zelatungo txabolan salda beroa hartuaz epeldu gara, eta Bidanira joan gara. Beheruntzko bidean ere izan dugu estropozu txiki bat, baina danoan arteko lan taldea eginaz, aurrera egitea lortu dugu. Biba zuek!. Beti bezala, lagun giro ederraren artean bazkaldu dugu Santa Marina auzoko Segore Etxe jatetxean, eta etxera itzuli gara. Eta eguzkia ere agertu zaigu gurekin zuen hitzordura, berandu izan bada ere.

Hurrengo mendi irteera, ekainak 20an, Aralarrera egingo dugu.