GOIENAGUSI IZARRAITZen

  • 2026.04.30

Zalantzan geunden danok zer eguraldi egingo ote zigun gure gaurko Izarraitzera irteeran. Eta a zer giro atera den! Majo disfrutatu dugu denok ibilbide osoan. Agian batzuk uste baino gehiagoko izerdia botako zuten aldapan gora, baina ez da inor damutu. Eta bista paregabeaz gozatu ahal izan dugu.

Gero hamarretako ederra izan dugu Xoxoteko aterpetxean, lasai asko, guztiok berriketan.

Eta zer esan bazkariaz. “Hurrengo mendi irteera nahi dozuen lekura, baina bazkaltzera bertara!!” joandako batzuk botatakoa.

Bazkalostean Azkoititik paseo txiki bat, herria ezagutzeko. Eta gero etxera buelta, poz-pozik.

Hurrengo mendi irteera Berastegin izango da, maiatzak 28an. Ulizarrera joango gara. Bazkaria Berastegiko Kakon egingo dugu. Irteera hau ere, ez damutzeko bezalakoa izango da! Zin dagizuet!!

Eta erreseina hau gutxi balitz, hemen beste hau, Jose Mari Balzategik bidalitakoa, askoz ere ederragoa.