GOIENAGUSI NOAIN eta IRUÑAn

Ostegunean, maiatzak 16, denok guardasola hartu ondoren abiatu ginen Nafarroruntz. Oraingoan be eguraldiak parentesis bat egin zuen eta euria ez zen agertu. Lehenengoz Noaineko zentsumenen parkean bueltatxo bat zuhaitzak, lorak, belar usaintsuen artean bertako langileen esplikazioak entzuten. Oso interesgarria izan zen ere gune bereziak ikustea, lorategi mota ezberdinak edo berziklatzeko sistemak ikustea. Parketik gertu txistorra eta ardo zuri edo beltz nafarrak dastatu ondoren Iruñaruntz joan ginen bertan dagoen katedral ikusgarria ikustera. Katedralaren fatxada neoklasikoa pasa ondoren Europan dagoen konjunto gotiko aipagarrienaren aurrean egon ginen. Eliza, klaustroa, museoa eta Eliza barruan zegoen hilobiaz gozatu genuen. Hogeik aukera izan zuten kanpandorrera igotzeko eta kanpai erraldoia gertutik ikusteaz aparte, Iruñako panoramika zoragarriaz gozatzeko ere. Iruñako bihotz bihotzean bazkaldu genuen, “plaza del castillo”n dagoen Casinoaren jantokian. Ondoren ordu terdi bertatik paseatzeko eta 18:30etan hartu genuen etxerako autobusa.