Lapurdiko Xoldokogain mendian

  • GOIENAGUSI. 2026.06.16, martitzena. 
  • Mendi ibilaldia: Biriatu – Xoldokogaina (868 m).
  • 54 mendizale. 

Batzuek ez genekien Biriatu herria zenik ere, beti lotu izan dugulako mugako pasabidearekin. Herri txukuna, konpletoa esango nuke: ikastola, haurtzandegia, sagardotegia, eliza… Bizipoza nabaritzen da bazterretan. Xoldokogain genuen jomuga.

Kostako herri hauek, mendiari heltzen diozula, horixe dute txarra: malda handietara bultzatzen zaituztela. Pikortasun hori txarra da gero, adin handian murgilduta gaudenontzat.

Estrada zahar bati heldu diogu, mandabidea nonbait. Berehala Bidasoa handia; ai, eleketan egingo balu, zenbat kontu: bidelapurrak, iheslariak, mugalariak, itoak, itoaraziak…

Zeharka-zeharka joanez, bidegurutzea, eta haratago Xoldokogain aurrez aurre, azken aldapa gogorrean. Handik Honddarbi, Bidasoko bokala, urrutirago Baiona eta Landetako hondartza luzeak. Mokautxoa eta beherantz. Bidean erromesak. Jaitsiera mortala!

Bukaeran, eguneko erregalirik onena Baltsan: jendea guretzat lanean, bazkaria prantatzen: Alberto, Jabier, Miren eta Mikel. Harrera beroa egin digute, maitasunez betea. Biba zuek!

Eta bukatzeko, presidentearen hitzak, esker-emateak eta opariak denentzat. Eskerrik asko, Mikel!