
Zalantzan jartzen dut eskolako umeek gu baino hobeto pasatuko dutenik bere eskola irteeretan. Benetan. Zenbat kantu, dantza, irrintzi, barre eta algara. Autobusian, etxera bidean baita! Ederra eguna!
Goizian goizetik igartzen zan jendearen aurpegietan. Azkenekoz eguraldi eguzkitsuarekin ginen, eta agerian zan egun ederra pasatzeko gogoa.
Ibilbidea bera ederra izan da: aldapa gehiegirik ez, ikuspegi ederrak, talde giro aparta. Askizu auzoan egin dugu hamarretakoa, eta eguerdia pasatxo heldu gara Zarautzera. Izan dugu bai astia zerbait hartzeko, behingoz hau ere!, eta gero autobusa hartu IZETAra igotzeko. IZETAn bapo jan, sagardoaz gozatu, eta nahikoa kantu eta kalejira. Luzaroan ez ahaztutzeko moduko eguna.
Hurrengo mendi irteera, martxoak 26an izango da. GANALTOra joango gara, Badaia mendi lerroan kokatzen dan mendi tontorra, Araban, Gasteiztik oso gertu. Ea ba egun ederra pasatzen dugun oraingoan ere!





