GOIENAGUSIkoak ADARRAn

Adarra inguruetan ibili dira GOIENAGUSIkoak.

50 lagun joan dira autobuses Besadegi auzora. Han bi taldetan banatu dira

Talde bat Adarra mendira joan da. Bide erdian Etenetan gelditu dira, bertan dagoen zutarri megalitikoa ikusteko, eta handik Adarra puntara igo dira. Beheruntzko bidean, Mantale borda, Santsonarri eta Arlegor lepotik pasata, Besadegira itzuli dira.

Beste taldekoak, Mulisko gainera joan dira, bertan dagoen multzo megalitikoa ezagutzera. Eta horretarako, Gipuzkoako parketxe sareko arduradunen laguntza izan dute, bere esplikazio eta argibide interesagerriekin.

Bukatzeko, Ipintza sagardotegira joan dira danak. Bertan bazkari eder bat izan dute, kantu, bertso eta txotxen artean, giro ezin hobeagoan.

Hurrengo mendi irteera, martxoak 21ean izango dute, Harana bailarara, Arabako Mendi eskualdean.