GOIENAGUSIKOAK GETARIAN

2024ko martxoaren 7an eguraldi zoragarria lagun, eurite handiko egun batzuen ondoren, Getarira hurbildu ginen 47 lagun.

Bertan, taldeko erdiak Getariko bisita gidatua izan genuen; beste erdiak Balentziaga modistoren museoa bisitatu genuen. Tarte librearen aukera ere izan zen.

Eguerdian, denok elkarrekin, Txomin Etxaniz txakolindegia bisitatzeko aukera izan genuen. Bertako kide baten azalpen zehatzak entzun mahastiak erakutsiz, elaborazio prozesua azaldu eta horko txakolina antxoaz eta bonitoz dastatzeko aukera izanik ere.

Bukatzeko, Zarautzera abiatu ginen Hotel Zarautzen bazkaltzeko asmotan.

Esperientzia zoragarria izan zen eta talde osoko giro onaz.

Hurrengo irteera maiatzaren 16an egingo dugu Nafarraruntz: Noainen Parque de Los Sentidos bisitatuz, Iruñan Katedrala eta bazkaria Plaza del Castillo dagoen Casinoan. Ordurarte!