INTXORTAra bisita

  • 2026.04.14

Gaurko bisitak Elgetara eraman gaitu, 41 lagunek Intxortako ibilbide gidatua eginez.

Ibilaldian imaginatu eta ezagutu dugu 1937ko apirilaren 24 arte luzatu zen borrokaldian errepublikano eta nazionalistek erakutsi zuten adorea, beraiek erabilitako lubaki eta babeslekuen artean murgildurik, gertaera latz haiek irudikatu guran.

Ibilbidea Udaletxeko aretoan hasi dugu bideo bat ikusiz, honek aukera eman digu hainbat xehetasun ezagutzeko. Ondoren, 5 kilometrotako ibilbide tematikoa egin dugu eta, bukatzeko, Interpretazio Gunea bisitatu dugu bertako erakusketa ikusiz.

Eguraldia ez dugu alde izan baina erraz eta jakingura handiarekin burutu dugu bisita eta arreta eta interes askorekin entzun ditugu gidek eman dizkiguten azalpenak.

Herriko taberna batean giro atseginean bukatu dugu gaurko irteera.