Bazkideen kuota ez da aldatuko 2026an

  • 2026.03.20

Aurreikusitakoaren arabera, joan den martxoaren 16an, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian, Goienagusi Elkarteak 2026ko urteroko Ohiko Batzar Orokorra egin zuen, behar bezala.

Mahaia Mikel Tatiegi lehendakariak, Miren Eraña idazkariak eta Esti Mendarozketa diruzainak osatu zuten. Batzarrera guztira 105 bazkide joan ziren eta, gainera, akreditatuta egon ziren beste bi bazkide.

Gai-zerrendan aurreikusitako puntu guztiak aho batez onartu ziren. Horren ondorioz, 2026ko ekitaldi honetako urteko kuota 40 eurokoa izango da, aurreko urtean bezala.

Hurrengo Batzar Nagusia, ikasturte amaierakoa, maiatzaren 25ean izango da.