
Arrasateko PORTALOI Elkarteak antolatutako hitzaldi interesgarri honetara joateko aukera izango dugu laster Goienagusiko kideok ere bai:
- Hizlaria: Maialen Araolaza, fisioterapeuta eta unibertsitate irakaslea eta ikerlaria.
- Data: 2022ko urriak 13, osteguna
- Ordutegia: 18:30
- Lekua: Kulturateko Areto Nagusia
- Sarrera librea, tokia bete arte.

Goi mailako kirolariekin eskarmentu handia du, hala nola Blume egoitzan eta eskubaloi eta hockey espainiar selekzioekin, baita musika eta dantzan ere, Bartzelonako Lizeoan edo Operación Triunfo telebista saioan aritu baita besteak beste.
Euskal dantza tradizionalaren praktikak zahartzaroan dituen onurak ikertu zituen EHUn defendatu zuen doktore tesian. Bilbao Musikan dantza tradizionala irakasten zuten Patxi Labordaren hainbat ikasleren jarraipena egin zuen, dantza egiteak haien funtzioetan zer nolako ondorioak dituen neurtuz.
Ikerketaren emaitzak 2020ko uztailaren 17an arrakastaz defendatu zituen “Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neuropsikologikoak adineko emakumeetan” izenburuko doktore tesian.
Arrasaten emango duen hitzaldian osasuna eta dantza, gazteengan eta baita pertsona nagusiengan ere, ederki uztartzen direla azalduko du Maialen Araolazak.

AIKO TALDEA
HITZALDIA: “Dantzaren onurak zahartzaroan”
Bizi itxaropenak gora eta gora egin ahala, zahartzaroko urte horiek guzti osasunez bizitzea gure gizartearen eta agintarien ardura nagusietakoa bihurtu da.
Osasuna jarduera fisikoari loturik, kirolean jarri izan da fokua luzaz, baina hainbat aditu, gero eta ozenago, dantzaren onurak seinalatzen ari zaizkigu pertsonen osasun fisiko eta mentalean.
Aditu horietakoa den Maialen Araolaza etorriko da Kulturatera. Hain zuzen ere euskal dantza tradizionalaren praktikak zahartzaroan dituen onurak ikertu zituen Maialen Araolaza unibertsitate irakasleak eta ikertzaileak duela ez asko defendatutako doktore tesian.
Bilbao Musikan dantza tradizionala ikasten duten Patxi Labordaren hainbat ikasleren jarraipena egin zuen, dantza egiteak haien funtzioetan zer nolako ondorioak dituen neurtuz.
Ikerketaren emaitzak arrakastaz defendatu zuen “Dantza eta ibiltzearen arteko desberdintasun sentsoriomotore eta neuropsikologikoak adineko emakumeetan” izenburuko doktore tesian jaso ditu.
- 2022 - 09 - 25