Mundukidek eta Harremanek lau saioko hitzaldi-zikloa abiaraziko dute Arrasaten

  • 2026.02.07

Mundukidek eta Harremanek “Mundua ulertu, aldatu ahal izateko” lau saioko zikloa abiaraziko dute Arrasaten*

Mundua hobeto ulertzeko eta gure erabakiek gizartean zein planetan duten eraginaren inguruan hausnartzeko proposamena

Mundukidek eta Harremanek herritarrei zuzendutako lau saioko ziklo bat antolatu dute Arrasaten, bizi garen mundua ulertzeko eta gure erabaki ekonomiko, sozial eta kontsumo-ohiturek dituzten ondorioen inguruan hausnarketa kritikoa sustatzeko helburuarekin. Zikloa “Mundua ulertu, aldatu ahal izateko” lelopean egingo da.

Beñat Arzadun Olaizola Mundukideko kideak gidatuko ditu saioak.


*https://mundukide.org/eu/albisteak/entender-el-mundo-para-cambiarlo/