PORTUGALETE eta SANTURTZIra bisita

  • 2026.01.15

Astearte honetan, urtarrilak 13, Portugalete eta Santurtzira joan gara Goienagusiko 50 kide.

Portugaleten, Nautika Eskola bisitatzeko aukera izan dugu, bertako bi irakaslek planetarioa eta nabegazio simulagailua erakutsi eta azaldu dizkigute. Ondoren Santurtziko Turismo Bulegora gerturatu eta han beste bi bisita burutzeko aukera izan dugu: Itsas Museoan bata eta herrian zehar bestea.

Bisitaren bat denboraz motz geratu arren egun ederra igaro dugu.