SANTIMAMIÑE ETA BIRD CENTERRERA BISITA

2025.11.11

Santimamiñeko kobazuloetara egindako bisita gidatu interesgarriarekin hasi da. Milaka urte dituenez, bisita modu birtualean egiten da izen bereko baselizan, kobazuloen kontserbazioan eraginik izan gabe bere balio historikoa ikusteko aukera emanez. Ondoren, artadi batean eskailera batzuk igota kobazulora iritsi gara. Atondoa bisitatzen da, eta bertan egiten ari dira indusketa arkeologikoa. Labar-pinturak dituzten aretoak ez dira bisitatzen, hondatu ez daitezen.

Ondoren, Urdaibaiko Biosfera Erreserbara jo dugu BIRD CENTER bisitatzeko. Hegaztiei buruzko ikerketa- eta dibulgazio-zentro honetan, besteak beste, dorrearen behatokiaz gozatu ahal izan dugu. Paduren ikuspegi ikusgarriak eskaintzen ditu, eta hainbat hegazti-espezie ikusteko aukera ematen du, hala nola flamenkoak, ubarroiak…

Azkenik Gernikan bukatu dugu bazkari eder batekin