‘Urak aske’, Bego Zubia arrasatearraren dokumentala

Artikutzako (Goizueta) eta Vezinseko (Normandia) urtegiak nola hustu dituzten kontatzeko, Urak aske dokumentala zuzendu du Bego Zubiak (Arrasate, Gipuzkoa, 1965). Elhuyar fundazioak egin du dokumentala, Pixel ekoiztetxearekin elkarlanean, eta Presak kendu, ibaiak berreskuratu hartu dute lelotzat. Hil honen 10ean aurkeztu dute Donostiako Trueba zineman. Hilaren 30ean, eguaztenez, Arrasateko Kulturaten izango dugu ikusgai, Goienagusik antolatuta.

Ikusi BERRIAk Bego Zubia zuzendariari egindako elkarrizketa: “Presak kentzeak zein bertan uzteak sortzen ditu ondorioak”