Ikasturte amaierako Batzar Nagusia burutu zen maiatzaren 30ean

Maiatzaren 30ean, goizeko 10:00etan hasita, ikasturte amaierako Batzar Nagusia burutu zen, 71 bazkide bertan izanik eta mahaiburuan Jose Mari Eraña lehendakaria, Rosa Urreta lehendakari-ordea eta Iñaki Aranburu idazkaria, zirela.

Gai zerrendako ondoko puntu guztiak baiespenez onartu ziren:

1. Azken bilerako akta.

2. Zuzendaritza Batzordearen osaera aldatzea, bi bokal gehiago sartuz.

3. Zuzendaritza Batzordeko bi bokal berri izendatzea:

    • Lucia Cabrero
    • Jesus Mari Ugarte

4. Elkartearen bazkide-muga igotzea 212-tik 240-ra.

5. Lehendakariak aurkeztutako 2021-2022 Ikasturteko Memoria.

Batzarraren amaieran, bertaratutakoek Kajoi tabernak zerbitzatutako luncha dastatzeko aukera izan zuten, oporrei hasiera goxo eta alaia emanez.