Webguneko bazkideentzako gune pribatua jada erabilgarri

Gure webgunearen atal berri bat jarriko dugu martxan, Arlo Pribatua. Honen helburua zera da: GOIENAGUSI elkarteari dagozkion hainbat dokumentu bazkideen eskura jarri. Dokumentu gehienak jpg edo pdf formatuan aurkitzen dira eta ikusteko zure ordenagailura jaitsi behar dituzu. Hala ere, kontuan izan gune honetan ez duzula oraindik den dena aurkituko progresiboki osotzen joango garelako.

GOIENAGUSI elkarteari dagokion informazioa partekatuko dugu zuretzat zuzenduta dagoen ekimen honi esker. Horrela, transparentzia eta zure parte-hartzea sustatu nahi dugu.

Edozein akats ikusiz gero, goienagusi@gmail.com e-mailera bidaltzen baduzu eskertuko dizugu.

Ekimen hau erakargarri eta erabilgarri izango duzulakoan,

Ondo izan,

Goienagusiko Zuzendaritza Batzordea

Hona hemen  WEBGUNEKO GUNE PRIBATUAREN EDUKIA: