Zahartzaroa eta hizkuntza

Egun on,

Gonbite bat egitera gatozkizue …

Dakizuenez, Miren Arantzeta hizkuntzalari psikologoak maiatzean emandako hitzaldian adierazi bezala, EHU-ko ‘Gogo Elebiduna’ taldea ’zahartzaroa eta hizkuntza’ren inguruko ikerketa lan bat egiten ari da.

Oraingoan, Arrasaten egingo dute ikerketa lanaren zati bat. Horretarako, 30 eta 80 urte bitarteko 300 pertsona ingururen parte-hartzea aurreikusten dute, horietako kopuru bat Arrasaten, hain zuzen. Hori dela eta, Arrasateko *Kulturola*ra etorriko dira ikertzaileak, parte hartzaileak bertara hurbildu daitezen.

Goienagusiko kide guztioi proiektu honetan parte hartzen gonbidatzen zaituztegu.  Saioak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, besterik ez, eta egiteko erreza eta atsegina izango da. Animo!

Ikerketa proiektu honetan parte hartzeko interesa baldin baduzu, mesedez, bete ezazu ondorengo galdetegi laburra. Zurekin harremanetan jarriko gara. Aurrez mila esker!

Goienagusi