Zuzendaritza berria izendatu da

Maiatzak 25ean, goizeko 10:00tan Arrasateko Kulturaten, Mikel Tatiegi buru zuela. Goienagusiren kurtso amaierako Batzar Orokorra egin zen, gai hauek jorratuz:

– AURREKO AKTA

Azken Batzarreko akta, 2025ko martxoko 16koa, onartu zen aho batez.

– ZUZENDARITZA BATZORDE BERRIA

2026-2027 urtean arituko den Zuzendaritza Batzordea izendatu zen, honela:

  • Lehendakaria: Sofia Perez
  • Lehendakariordea: Jesus Mari Elkoro
  • Idazkaria: Noel Meabe
  • Diruzaina: Agustin Urzelai
  • Bokala: Enrike Blazkez
  • Bokala: Mari Carmen Belategi
  • Bokala: Mari Mar Ortiz
  • Bokala: Iñaki Leizeaga

Beraz, epea beteta, kargua utzi dute Mikel Tatiegik, Miren Erañak, Esti Mendarozketak eta Itziar Arruek eta berriak izango dira Zuzendaritza Batzordean, Noel Meabe, Agustin Urzelai, Mari Mar Ortiz eta Iñaki Leizeaga.

– BAZKIDEGOA

Miren Eraña idazkariak, urteroko bazkideen txostena aurkeztu zuen (bazkide kopurua, altak, bajak, herrien araberako banaketa, genero araberakoa, azken urteotako bilakaera, …) Hona hemen datu aipagarri batzuk:

  • Bazkide kopurua: 348 

  • Banaketa herrika: Arrasate 167, Bergara 65, Oñati 49, Aretxabaleta 32, Eskoriatza 13, Antzuola 6, Aramaixo 8, Gatzaga 2, Elgeta 1, beste batzuk: 5

  • Genero-banaketa: % 70 emakumezkoak, % 30 gizonezkoak.

  • Urte betean izandako bazkide gorabeherak: 64 alta eta 6 baja

Ondorio gisa, honako hauek nabarmendu zituen: ikasturte honetan afiliazioak gora egin du, (altak dezente jaso diren bitartean baja oso gutxi egon dira) eta bazkideen presentzia herri guztietan haunditu da. Bestalde, gizonezkoen proportzioak zertxobait gora egin du.

– EGINDAKO JARDUERAK

Urtean zehar egindako jardueren errepasu bat egin zen, arloz arlo. Lantalde bakoitzeko ordezkari batek egin zuen zegokion aurkezpena: Sofia Perezek (hitzaldiak), Jose Mari Erañak (ikastaroak), Mikel Goenagak (mendi irteerak), Jesus Mari Elkorok (kultur irteerak), Rosa Urretak (ikuskizunak) eta Mikel Tatiegik (Iparraldeko bidaia).

Hauxe da egindako jardueren laburpena:

  • Hitzaldiak (kultur ekitaldiak barne): 54 (hirutik bi, euskaraz)
    • Arrasaten, 24
    • Bergaran, 15
    • Oñatin, 14
    • Aretxabaletan: 1
  • Ikastaroak: 3
  • Mendi irteerak: 9
  • Kultur irteerak: 8
  • Ikuskizunetara irteerak: 3
  • Bidaiak: 1 (Euskal Herriko Iparraldera)
  • Batzar Orokorrak: 3

Azaldutakoaren arabera, normaltasunez garatu dira jarduera guztiak eta, bataz beste, ‘oso esanguratsuak’ izan dira parte-hartzeak eta ‘altuak’, baita, inkestetan bazkideek emandako balorazioak.

– EKIMEN AIPAGARRIAK

Burutu diren ekimen hauen berri ere eman zen:

  1. Euskal kantuen liburu bat argitaratu da eta ale bana banatu zaie bazkide guztiei, bere artean dagoen kanturako zaletasuna dela eta.

  2. ‘Goinagusi Lehio Irekia’ whatssapeko kanala sortu da, bertan Goienagusiren lagun diren elkarte eta erakundeek bidaltzen dizkiguten informazioak berariaz zabaltzeko. Izan ere, Goienagusi gero eta ezagunagoa da gizartean, eta gero eta lankidetza handiagoa du beste gizarte-eragile batzuekin.

  3. Zozketa sistema ezarri da, irteeretan (bisitak, mendia, ikuskizunak, bidaiak), dauden plazak baino eskari-kopuru haundiagoak ematen diren kasuetan, esleipenak erabakitzeko.

– ERRONKAK

Bestalde, urte hasieran ezarritako erronkei dagokionez, Mikel Tatiegi lehendakaria pozik agertu zen, helburu guztiak zuzen eta zehatz bete direlako, aparteko gorabeherarik gabe, ‘batez be dozenaka pertsonek zuendaritzan eta lantaldeetan egin duten lan bikainari esker’.  Zorion beroak eman zizkien eurei, eta baita ere, bazkide guzti-guztiei. ‘Arrakasta zuen denona da. Segi horrela’, esan zuen.

– AMAIERA

Eta galderarik egon ez zenez gero, bertaratutako bazkideek eskeinitako txalo-zaparradarekin amaitu zen Batzarra.

Hala ere, Klaustroetako kafealdira igaro baino lehen, bildutakoek Kantu Ikastaroan aritutako kide batzuk abestutako kanta polit baten soinuaz gozatu ahal izan zuten: “Lili bat Ikusi dut …”