100 aldiz begiratu

Adineko pertsonei zuzenduta, ‘100 aldiz begiratu’ lelopean, bideko ezbeharrak prebenitzeko sentsibilizazio-programa bat jarri du abian Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, trafikoa gure bizimoduaren parte da eta horregatik garrantzizkoa da horrek dakartzan arriskuak ezagutzea.

Istripuei buruzko datuak ikusi besterik ez dago: Izan ere, Euskadin:

  • 65 urtetik gorakoak, gutxi gorabehera, biktimak dituzten 10 trafiko-istriputatik 2-tan inplikatuta egoten dira.
  • 2022an hil ziren oinezkoen %60-k 64 urtetik gora zituzten.
  • 2022an larri zaurituak izan ziren oinezkoen ia %50-ek 64 urtetik gora zituzten

Ikusi hemen Eusko Jaurlaritzaren Aurkezpen txostena