BERGARAKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOA

Euskararen Plan Estrategikoa 2024-2027 diseinatzeko parte-hartze saioak.

Bergarako udalak datozen urteetan herrian euskara sustatzeko Plan Estrategikoa diseinatzeko prozesua abiatu du.

Prozesu horren barruan, lehenengo eta behin herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko galdetegi bat prestatu zen eta galdetegi hori 212 herritarrek erantzun zuten. Dokumentu honetan kontsulta daitezke galdetegiko erantzunak.

Orain bi saio antolatu nahi dira hurrengo urteetarako egitasmoak lantzeko, hainbat arlotako eragileak eta interesa duten norbanakoak gonbidatuta. Saioak maiatzaren 6an eta 30ean izango dira Udaletxeko Pleno aretoan 18:30etatik 20:30etara. Hasiera batean honako arloak lantzea aurreikusten da.

  • Irakaskuntza eta familia
  • Aisia eta kirola
  • Kultura: sormena eta transmisioa
  • Euskararen aktibazioa: Euskaraldia…
  • Ikusentzunezkoak + sare sozialak + mundu digitala

Edonola ere, beste foro batzuetan eta beste egun batzuetan landuko dira beste arlo batzuk ere: gazteen aktibazioa, helduen euskalduntzea, merkataritza…

Hala, beraz, Udalak herritarrak eta herriko entitateak saio hauetan parte hartzera animatu nahi ditu eta, saioak ahalik eta ondoen antolatzeko, aurrez izena ematea eskatzen zaie. Hona hemen horretarako formularioa. Izena emateko azken eguna, maiatzaren 2a.