Elkartearen berriak

Jakingarri honen atarian agertzen den argazkia ikusita, edonork esango luke gaur ere eguraldia portatu egin dela GOIENAGISIrekin, Baina ez da horrela izan, ez! Bai Gazumera  edo Zelatunera joan garenok, majo busti gara, hezurretaraiño, goizeko behelaiño eta lanbro artean. Baina horrek...
  • 2024 - 05 - 30
Ostegunean, maiatzak 16, denok guardasola hartu ondoren abiatu ginen Nafarroruntz. Oraingoan be eguraldiak parentesis bat egin zuen eta euria ez zen agertu. Lehenengoz Noaineko zentsumenen parkean bueltatxo bat zuhaitzak, lorak, belar usaintsuen artean bertako langileen esplikazioak entzuten. Oso interesgarria izan...
  • 2024 - 05 - 18
Mutrikun izan gara Goienagusikoak atzo, maiatzak 7. Lehendabizi, Mutriku herria bisitatu dugu, kaleak eta jauregiak ezagutuz, izan dugun gidaren eskutik. Herriko historia, pertsonai ilustreak, mariñelak, bale arrantza, izan duen hazkundea … Interesgarria oso. Gero, Mutrikuko olatu planta bisitatu dugu. Olatuen...
  • 2024 - 05 - 08
Berriro ere, egun ederra pasatu dugu GOIENAGUSIkoek gure hileroko mendi irteeran. Gaurkoan Entziako parajeak ezagutzera joan gara. Opakua mendatean utzi gaitu autobusak, eta handik oinez abiatu gara. Belardi eder eta pagadi zoragarriak pasa eta gero, Arnoko labirintoa ikusi dugu, bere...
  • 2024 - 04 - 25
GOIENAGUSIko lagunek Zamudio inguruan ibili gara gaur. Gure bisita, CIC bioGUNE instalazioetan hasi dugu. Zamudioko Parke Teknologikoan dago kokatuta. Biomedikuntzako Ikerketa erakundea da. Arreta berezia jartzen du gaixotasunaren oinarri molekularrak aztertzean, diagnostikorako metodo eta terapia aurreratu berriak garatzeko. Bertako laborategi...
  • 2024 - 04 - 09
Haranan ibili gara GOIENAGUSIkoak hileroko mendi irteera egiñaz, eguraldi bikaiña lagun. 67 lagun joan gara. Aurrena Kontrastako Elizmendi baseliza ikusi dugu, bere grabatuekin. Gero bi taldetan banatu gara: Talde txikia, 16 lagunekoa, bailarako pistetatik San Vicente de Aranara joan da....
  • 2024 - 03 - 21
Martxoak 12an, Goienagusiko 36 bazkidek FAGOR ARRASATE enpresa  bisitatu dute. Ongietorri adeitsua jaso ondoren enpresaren ildo nagusiak azaldu dizkiete eta fabrikazio tailerrak ezaguru dituzte. Bertan aukera izan dute jabetzeko, bailarako kooperatiba hau, materialak deformazio bidez mozteko eta konformatzeko makinen diseinuan...
  • 2024 - 03 - 13
2024ko martxoaren 7an eguraldi zoragarria lagun, eurite handiko egun batzuen ondoren, Getarira hurbildu ginen 47 lagun. Bertan, taldeko erdiak Getariko bisita gidatua izan genuen; beste erdiak Balentziaga modistoren museoa bisitatu genuen. Tarte librearen aukera ere izan zen. Eguerdian, denok elkarrekin,...
  • 2024 - 03 - 09
Adarra inguruetan ibili dira GOIENAGUSIkoak. 50 lagun joan dira autobuses Besadegi auzora. Han bi taldetan banatu dira Talde bat Adarra mendira joan da. Bide erdian Etenetan gelditu dira, bertan dagoen zutarri megalitikoa ikusteko, eta handik Adarra puntara igo dira. Beheruntzko...
  • 2024 - 02 - 29
Gaur, otsailak 13, Goienagusiko 44 bazkidek EITB eta ITSASMUSEUM bisitatzeko aukera izan dugu. Bilboko EITBko egoitzan egon gara eta bertan, 45 minutuko bisitan, EITBko historiaren inguruko azalpenak jaso ditugu, irratia, kontrol zentrala, zerbitzariak, erredakzioa eta platoa ikusteko aukera izan dugularik....
  • 2024 - 02 - 13
GOIENAGUSIko 56 lagunek Arantzazu auzoko parajeetan ibili gara, urtarrilleko 25ean, hileroko mendi irteeretako egitarauaren barruan. Kortakogain izeneko parajean hasita, inguruko hainbat baserrietatik pasatu gara, Aizkirri-behekoa, Aizkirri-garaikoa, Albitxuri, Albitxurizabal, Arendui, Mendietxebarri. Gero Arantzazu errekara jeitsi gara, eta bertan Iritegiko surjentziak eta Akuegi errota ikusiko eta gero, Olateko argindar zentralera ura nola bideratzen...
  • 2024 - 01 - 30
(2024ko urtarrilaren 18a, osteguna) Goienagusiko 45 lagun Arantzazu inguruetan ibili dira gaur. Lehenik, Gomiztegi baserria bisitatu dute. Artzain-txakurraren erakustaldia bertatik bertara ikusteko aukera izan ondoren Gomiztegin garatzen dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izan dute. Ondoren, Arantzazuko Santutegia bisitatu, azalpenak entzun eta...
  • 2024 - 01 - 19
Arrasate, 2023ko Azaroak 14.- Goienagusik dituen hainbat helbururen artean, bat gure erkidegoko enpresak ezagutzea da. Gaur Arrasateko Gureak enpresa ezagutzeko aukera izan dugu, joan garen 23 lagunok. Bertan Gureak enpresak izan duen ibilbidea, bilakaera eta garapena ezagutu eta Arrasateko enpresa...
  • 2023 - 11 - 15
Aurtengo urriaren 17an, Igartubeiti baserri museora eta Antioko Baselizara bisita egin zuen Goienagusiko talde batek. Hona hemen hango irudiez baliatuz, bazkide batek egindako bideoa:  
  • 2023 - 11 - 09
Juan “Juantxo” Madariaga Orbea (Madrid 1949) historialaria eta unibertsitateko irakasle ohia da. Filosofia eta Letretan (Historia Modernoa eta Garaikidea) lizentziatua  (Madrilgo Complutense Unibertsitatean) eta Historian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). 1976tik 2002ra bitartean irakasle izan zen Bergarako UNEDen eta bertako zuzendari...
  • 2023 - 10 - 30
Adineko pertsonei zuzenduta, ‘100 aldiz begiratu’ lelopean, bideko ezbeharrak prebenitzeko sentsibilizazio-programa bat jarri du abian Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, trafikoa gure bizimoduaren parte da eta horregatik garrantzizkoa da horrek dakartzan arriskuak ezagutzea. Istripuei buruzko datuak ikusi besterik ez dago: Izan...
  • 2023 - 10 - 19
Gaur, Urriak 17, eguraldia lagun,  ikasturte honetako  lehen bisita egin du Goienagusik. Lehenengo Igartubeiti baserri museoa ikustera joan dira, bertan XV. mendean erabiltzen zen dolarea martxan jarri eta sagarren prentsaketa ikusteko aukera izan dute. Sagardoa ere dastatu dute!! Gero Antioko...
  • 2023 - 10 - 17
GOIENA telebistak Urriaren 5-ean, elkarrizketa egin zion JESUS MARI UGARTE Goinagusiko lehendakari berriari, egun bat lehenago Elkarteak egindako 2023-2024 ikasturtearen inaugurazio ekitaldia dela-eta. IKUSI HEMEN
  • 2023 - 10 - 07