LEYRE ARRIETA: ‘Francisco Javier Landaburu: euskal abertzale baten ibilbidea’

  • 2024ko Otsailak 7, eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA

LEYRE ARRIETA ALBERDI, Historia Garaikidean doktorea da. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da. Komunikazioko eta Nazioarteko Harremanak Graduetan aritzen da Egungo Mundua eta Pentsaera Politikoaren Historia bezalako ikasgaiak irakasten. Irakastea maite du.

Bere ikerketetan, euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europartasuna eta komunikabideen historia jorratzen ditu. Makina bat liburu eta artikulu idatzi ditu. Azpimarragarrienak Estación Europa. La política europeísta del PNV en el exilio (1945-1977) (2007), La historia de Radio Euskadi (2015), La Causa del Pueblo Vasco de F. J. Landaburu-ren edizioa (2017), eta Al servicio de la causa vasca. Biografía de F. J. Landaburu (1907-1963) (2021). Unibertsitateen arteko ikerketa proiektuetan parte hartzen du eta hamaika nazioarteko kongresutan egon da. Halaber, hainbat argitalpen-kontseilutako kidea da.

HITZALDIA. ‘Francisco Javier Landaburu: euskal abertzale baten ibilbidea’

Francisco Javier Landaburu euskal erbesteko politikari nabarmenetako bat izan zen, korteetan diputatu II Errepublikan, Eusko Jaurlaritzako kanpo-harremanen arduradun nagusia eta lehendakari-ordea 1960tik 1963ra. Horretaz gain, euskal abertzaletasunari egindako ekarpen ideologikoa oso garrantzitsua da. Hitzaldian bere ibilbidea eta ekarpen politikoa azalduko dugu, haren bizitza hiru etapatan banatuz: haurtzaroa eta gaztaroa Gasteizen(1907tik 1936ra); Parisko garaia Eusko Jaurlaritzako kanpo-harremanen ordezkari bezala (1937tik 1951ra) eta 50. hamarkada (bere heriotzara arte luzatu dudana, 1963ra arte).  

Detalles del evento