Lagranetik Guardiara bitarteko mendi ibilaldia GR 38

Goienagusiren ikasturteko bigarren mendi-ibilaldia Araban zehar burutuko dugu, udazken koloreen artean. Baina ez udazkenak gure basoak janzteko erabiltzen dituen koloreak, hain ohikoak ditugunak. Zeren udazkenak ba ditu beste kolore batzuk Euskal Herrian, zoragarriak baita. Mahastietan sorzen direnak. Eta oraingoan hori ikustera goaz.

Horretarako, eta ohiturarekin apurtuaz, bi aukera proposatzen dizkizuegu oraingoan. Eta bakoitzak, bere ahalmen, indar eta gogoa kontuan hartuz, erabaki dezala zein egin nahi duen. Hemen xehetasunak:

XEHETASUNAK

• Noiz: 2023, URRIAK 26, osteguna
• Joan etorria:  Autobusez
• Bazkaria: Goardiako LA HUERTA VIEJA jatetxean.

A aukera:
GR-38 Ardoaren eta Arrainaren xendari jarraituz, LAGRANen hasi eta Kantabria mendi lerroa zeharkatu ondoren, udazken kolorez jantzitako mahasti artean, GUARDIAra heldu arte.

• Luzera: 11,5 km
• Iraupena: 4 ordu inguru
• Zailtasuna: Ertaina
• Desnibela: 500 m. inguru
• Tracka: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lagran-laguardia-149359138

B aukera:

Ibilbide laua Guardiako lau urmaelak inguratuz: Carralogroño, Carravalseca, Musco eta La Paul. Erraza eta oso ederra.

• Luzera: 10km
• Iraupena: 3 ordu inguru
• Zailtasuna: Erraza
• Desnibela: 35 m. inguru
• Tracka: https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/guardia-urmaelak-inguratuz-80138101

IZENA EMATEA ETA ORDAINKETA

• Izena emateko azken eguna: URRIAk 22, igandea
• Prezioa: (Autobusa + bazkaria):
– Bazkideak: 35 €  – Ez bazkideak: 40 €
• Ordainketa:
– Transferentzia bitartez, ES57 3035 0001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korrontera
– Kontzeptu bezala  “GUARDIA” jarri beharko da.
– Behin ordainduz gero, ez da itzulketarik izango.

GUARDIA
Guardia herri ezaguna eta polita da, arabar Errioxako hirigunea. Bertan bazkaldu ostean, Sorginen Txabola trikuharria ikustera joango gara. Eta gero etxera itzuliko gara.

Bazkaria GUARDIAko LA HUERTA VIEJA Jatetxean egingo dugu.

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA
• 07:30 – Bergara
• 07:40 – Elorregi (San Prudentzio)
• 07:45 – Arrasate
• 07:50 – Aretxabaleta
• 08:00 – Eskoriatza

Detalles del evento