GEOPOLITIKAZ IKASTAROA

TEORIA GEOPOLITIKOAK ETA XXI. MENDEKO HEGEMONIA BORROKAK

 

3 saioko IKASTAROA

Gaur egungo mundu globalizatuan, geopolitikak gero eta garrantzi handiagoa hartzen du eta, horregatik, nazioarteko harremanak eta gatazkak ulertzeko analisi eta azterketek, hainbat aldagai geografiko kontuan hartuta, gero eta presentzia handiagoa dute hedabideetan eta sare sozialetan.

Gure artean ere, jakina, interes handia pizten dute gai eta arazo geopolitikoek. Hori dela eta, Goienagusik, geopolitikaz hiru saioko ikastaroa prestatu du, Asier Blas politologo eta irakasle adituaren eskutik.

  • NOIZ: Martxoak 14 eta Apirilak 11 eta 18 (ostegunak)
  • ORDUTEGIA: 10:00-12:00
  • NON: ARRASATEko Kulturaten
  • HIZKUNTZA: Euskeraz
  • IKASLE KOPURUA: Gehienez, 30
  • IZENA EMATEKO EPEA: Otsailak 22ra arte
  • MATRIKULA: Bazkideak 20 € (Ez bazkideak 25 €)
    • Ordainketa modua: Goienagusiren k/k-ra transferentzia:
      • Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
      • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

 

IRAKASLEA

Asier Blas Mendoza, politologoa, Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu eta doktoratu zen Politika eta Administrazio Zientzietan. 2002. Urtetik Parte Hartuz ikerketa talde kontsolidatuko kidea da eta 2006. urtetik UPV/EHUko irakaslea da Politika eta Administrazio Zientzien sailean.

Dozenaka argitalpen ditu eta ohiko kolaboratzaile da hainbat komunikabideetan (Euskadi Irratia, EITB, Argia …)

Gaur egun, Politika eta Administrazio Zientzien Departamentuko zuzendaria da.

 

EDUKIA

  1. Saioa: Geopolitika eta Nazioarteko hegemonia: borroka dimentsioak eta tresnak.
  • Zer da estatua.
  • Zer da hegemonia.
  • Zer da boterea
  • Teoria geopolitiko nagusiak.
  • Nola eraikitzen da hegemonia: borroka dimentsioak eta tresnak.
  1. Saioa: Egungo egoera geopolitikoa: Mendebaldearen gainbehera eta Hego globalaren igoera.
  • Geopolitikaren bilakaera historikoa
  • AEBen hegemonia eraikuntza borroka dimentsio desberdinetan eta Europar Batasunaren sorkuntza eta bilakaera.
  • Hegoalde globalaren berragerpena eta igoera.
  • Mendebaldearen gainbeheraren bilakaera: Tucididesen tranpa.
  1. Saioa: Tucididesen tranpa: gaurko gatazkak eta gerrak eta biharko arriskuen agertokiak.
  • Gerra beroak, gerra hibridoak eta eremu grisak.
  • Espazio postsosbietarra: Ukrainako gerra, izoztutako gatazkak (batzuetan berotuak: Karabakh Garaia kasua), Asia Erdialdea etab.
  • Ekialde Hurbila: Palestinako gerra. Iran, Yemen, Siria, Libano etab. Turkia.
  • Afrikako gerrak.
  • Asia-Pazifiko eskualdea: Taiwan, Koreako penintsula eta tentsioa itsasoetan.
  • Latinoamerika eta EB. Atzealdeko patioak: soberania murrizketak eta eremu grisak.

 

METODOLOGIA  

Irakasleak azalpenak emango ditu power point batean oinarrituz, ikasleei helaraziko zaiena. Azalpenak laguntzeko bideoak, audioak eta testu laburrak erabiliko dira ere bai. Ikasleak galderak egin ahalko dituzte eta irakasleak eztabaida une bat irekiko du sesio bakoitzean galdera baten bidez. Ez da etxeko lanik emango, ez-eta ariketak egin beharrik izango.

Detalles del evento