
- 2027, Urtarrilak 13, eguaztena
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
GAIA
UNESCOren Munduko Geoparkeak nazioartean garrantzi handiko geologia duten lurraldeak dira, babes eta heziketa parametroen eta garapen jasangarriaren arabera kudeatuak. Gaur egun 51 herrialdetako 241 geoparkeek osatzen dute Geoparkeen Sare Globala. Horietako bakoitzak planetaren historiaren zati bat kontatzen du.
Estatuan 18 geoparke daude eta hauen paisaiak irakurriz 600 urteetako historia luzea eta harrigarria ulertu daiteke. Lanzaroteko sumendiak, Granadako basamortu ikusgarria, Ordesako bailara glaziarrak, Montserrateko delta edo Zumaiako flysch-a dira bidai honen geldiune bakar batzuk.
Hitzaldi hau gure lurra eta gu geu nor garen ulertzeko ezinbesteko bidaia izango da.
HIZLARIA
Asier Hilario Orus
Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeko zuzendari zientifikoa. IUGS – Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunaren Commisón de Geoheritage erakundeko lehendakaria.
Asier Hilario Geologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Pirinioetan eta Karakorumen lan egin zuen, baina bere jarduera profesionala batez ere Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeari lotuta dago. Ondare geologikoarekin, geoparkeekin, geoturismoarekin eta Lurraren Zientzien komunikazioarekin lotutako nazioko eta nazioarteko proiektu askotan parte hartu du.
Gaur egun, nazioarteko adituetako bat da arlo horretan. Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunetik, “SITES” programa koordinatzen du, azken urteotako geologiaren errekonozimenturako ekimen globalik handienetako bat. Mundu osoko 1.000 adituk baino gehiagok parte hartzen dute geologia-zientzietako ezinbesteko lekuak ezagutzeko; gainera, kasu askotan geoturismo-helmuga handiak dira. Koloradurako Arroila Handia, Perito Moreno, Kilimanjaro edo Zumaiako flyscha dira zerrenda bakar eta zoragarri honen izenetako batzuk.
7 liburu eta 50 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, eta 100 hitzaldi baino gehiago eman ditu munduko hainbat lekutan. UNESCOko ebaluatzaile seniorra da, UNESCOko Geoparkeen Kontseiluko kide da eta Munduko Geoparkeen Sareko (GGN) Batzorde Betearazlean parte hartzen du.
Facebook: @AsierHilario
Webguneak:
