IKER GALARTZA: Gure Zirkua, euskal artisten mundu bat

  • 2024ko APIRILAK 17, Eguaztena
  • 10:00
  • Kultur Etxea – OÑATI

IKER GALARTZA LARRINAGA (Amezketa, 1977)

Poxpolo eta Mokolo pailazo taldean hasi zen lehen pausoak ematen 16 urterekin. Euskal Filologia ikasi zuen EHUn. Pailazo lanak, antzerkia eta telesail garrantzitsuetan hartu du parte. Adibidez, Goenkale eta Allí abajo. Gidoigile ere izan zen Goenkalen. Vaya semanita umore saiori esker ezaguna egin zen Euskal Herri osoan.

Antzerki lanetan ere murgildu izan da : Erreleboa, Bota patza, Ate joka, Hil arte bizi, Erdibana, Gauerdian, Ondoko hilobiko tipoa, Lehendakarigaia, Almazenean,…

2017an Gure Zirkua sortu zuen, lehen zirku ibiltari euskalduna. Eta harrezkero, urtero, Euskal Herriko herri askotan ari da emanaldiak burutzen.

SAIOAREN AZALPENA

Iker Galartzak, hain polifazetikoa izanik, elkarrizketa bidez, bere bizipenak kontatuko dizkigu.

Eta umorearen mundu honetako izan litezkeen eta interesatzenzaizkigun gaietaz galderak egiteko aukera edukiko dugu.

Horretarako, euskaldun berri eta gazte japoniarra den Hidenao Dohino, “Hide”-ren laguntza edukiko dugu. Honek, bereak direnak eta Goienagusiko bazkideok aurrez proposaturiko galderak jaso eta kazetari-elkarrizketatzaile lana burutuko du.

HIDENAO DOHINO “Hide” (Yokohama – Japonia, 1994)

Historia ikasi zuen Tokioko Unibertsitatean. Aro Berriko Historiari buruzko masterra (Madril).

Tokioko Unibertsitatean 2 urtez, gaztelania irakasle. Euskara ikasten Japonian hasi zen, eta gero Madrileko Euskal Etxean jarraitu zuen.

1766ko Matxinada Gipuzkoan da bere tesi doktoralaren izenburua, eta hori dabil bukatzen, Oñatin bere bizilekua duelarik.

Detalles del evento