HUHEZINEMA: Euskal Film Laburren Jaialdia 2024

ARETXABALETAKO ARKUPE ARETOAN

URTARRILLAK 24, 25 eta 26

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, 2008. urtean antolatu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren lehen edizioa. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusienetakoa da, urtero, ikasle talde berri batek jaialdiaren antolakuntzan parte hartzen duela, jaialdiaren koordinatzailearekin eta Fakultateko beste irakasle eta langile batzuekin batera. Aurten 17. edizioa izango da eta urtero bezala, ikasle talde berri bat ibiliko da antolakuntzan. Oraingo honetan, 19 ikasle arituko dira lanean, 2008. urtetik jaialdiaren koordinatzailea den Iban Del Campo irakaslearen gidaritzapean. Aurtengo edizioan, hurrengo ikasleak arituko dira lantaldean: Xabier Sánchez, Garazi Etxaniz, Marina Gabilondo, Eki Letona, Endika Apalategi, Lucia Meruelo, Mikel Andrews, Naroa Alijostes, Unai Arteaga, Adriana Gredilla, Emily Otegi, Maren Alberdi, Mikel Martinez, Uxue Poveda, Galder Zabala, Alex Altuna, Gorka Marcos, Ari Tola eta Koldo Zubia.

Informazio gehiagorako: EGITARAUA