Adarra mendira ibilaldia (eta sagardotegian bazkaria)

Sagardotegi sasoi bete betean gaude. Eta –Otsailaren 29an, osteguna– sagardotegira goaz GOIENAGUSIko mendi taldekoek ere. Astigarragako Ipintza sagardotegian bazkalduko dugu oraingoan, mendi ibilialdia egin eta gero, Adarra mendi inguruan.

Adarra inguru honetako mendi ezagunena da agian, silueta adierazgarria duena, bere bi puntatxoekin. Oso ikuspegi ederrak eskeintzen ditu puntatik. Jende asko biltzen du, bereziki Urte Berri egunez.

Bere inguruak aztarna megalitikoz josita daude, ikusiko duzuen bezala.

Ibilaldi honetan, bi aukera eskeiñiko ditugu. Autobusak Besadegi (Besabi) parajean utziko gaitu, eta hemendik bakoitzak bere indar eta gogo, edo eguraldiaren arabera, aukeratu dezala gustokoen duen ibilaldia. Horietako bat, baina, ibilaldi gidatua izango da.

a) Ibilbide gidatua (motza): Mulisko gaina.

  • 6 km ditu ibilbide honek (joan etorria), bere osotasunean pistatik doan ibilbide motza. Ba ditu aldapa batzuk, baina ez oso nekagarriak. Edozeinek lasai egiteko modukoa da. Mulisko gaina multzo megalitikoa da, Euskal Herriko harrigarrienetariko bat. Lau cromlechek osatua da, neurri ikusgarriko hainbat harrirekin: ganbera bikoitzeko zista harrigarri bat eta monolito bat, baita definitzen samurrak ez diren beste hainbat hondar ere. Kuriotsitate bezala, Urnietan ‘Kanposantu zaharra’ toponimoarekin zen ezaguna leku hau.

Paraje itzel honetaz gehiago gozatzeko, aparteko gidari bat izango dugu gurekin, Luis Mari Zaldua, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko zuzendaria, zeinek ibilbidearen zehar eta Mulisko Gainean, euskeraz, hamaika azalpen jakingarri emango dizkigun.

b) Ibilbide luzea: Adarrara igoera (819 mt).

  • Ez da ibilbide hau bestea baino askoz ere luzeagoa (7,5 km) baina bai exigenteagoa, guztira 535 metro igoko ditugularik. Goruntzko bidean Eteneta zutarritik pasatuko gera, Euskal herrian dagoen ezagunetariko bat hau ere. Adarra tontorrera igoko gara, eta lepoz lepo itzuli Besadegira.

XEHETASUNAK

– Eguna: 2024ko OTSAILAK 29, Osteguna

2 ibilbide, aukeran egiteko, biak ala biak Urnietako Besadegi auzotik abiatuta:

  • a) MULISKO GAINA (Ibilbide gidatua). (Erreza, edozeinek lasai egiteko modukoa da)
  • b) ADARRA MENDIA (zailtasun ertaina: 7,5 km, desnivela 535 mt.)

– Bazkaria: Astigarragako Ipintza sagardotegian (ohiko menua)

– Gehienezko kopurua: 60 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

  • 08:00 – Eskoriatza
  • 08:05 – Aretxabaleta
  • 08:15 – Arrasate
  • 08:20 – San Prudentzio
  • 08.30 – Bergara

– Izena emateko egunak: Otsailaren 15etik 26ra bitartean

– Prezioa: Bazkideak 50 €; Ez-bazkideak 55 €

– Ordainketa: Transferentzia bitartez (epea zabaldu eta gero, izena emandakoan).

  • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

 

Astigarragako IPINTZA Sagardotegia

Ekitaldiaren xehetasunak