Adimen artifiziala: filosofiaz eta informatikaz begirada bi

  • 2024ko MARTXOAK 20, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI
Hizlariak: AITZOL ASTIGARRAGA (Informatikaria) eta JON MENTXAKATORRE (Filosofoa)
….
– Aitzol Astigarragak, Informatika Ingeniaritza ikasi zuen UPV/EHUn eta 2017an doktore-titulua eskuratu zuen unibertsitate berean robot bertsolarien gaiaren inguruan. UEUren GOI Institutuko Irakaskuntza Masterreko zuzendaria da bai eta UEUko Informatika Saileko sailburua.
….
– Jon Mentxakatorre, Giza Zientzietan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta Filosofian doktorea (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa). Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta hezkuntza gaien gainean irakas-ikerketan. Filosofia Saileko arduraduna da UEUn.
….
HITZALDIAREN LABURPENA
….
2022ko uztailaren 1ean jardunaldi berean bildu ginen informatikariak eta filosofoak adimen artifizialari buruz hitz egiteko. Zeintzuk dira adimen artifizialaren ametsak eta nahiak? Zeintzuk arriskuak? Gai horien inguruan arituko gara hitzaldi honetan informatikatik eta filosofiatik, bata bestearen osagarri.
—-
Horrekin batera, adimen artifizialak euskal komunitatean duen eragina nolakoa den ere aztertuko da,  zenbait arlotan (hezkuntzan eta komunikabideetan, esaterako) eragindakoa behatuz, eta geroko egun hurbil-hurbiletan zabalduko diren bideei begira jarriz (itzultzaile neuronal, laguntzaile pertsonal edo gauzen intranetari so, esaterako).
Gaiari buruz hitz egin, hausnartu eta eztabaidatzeko saioa izango da.

 

Ekitaldiaren xehetasunak