
- 2023, MAIATZAK 10, eguaztena
- 10:00
- OÑATI – Santa Ana Antzokian
HITZALDIAREN AZALPENA
Historia diziplina zabala den arren, beti herrialdeen historia eta klase sozial altuetako jendearena ezagutzen dugu, gure herrietako historia txikia kanpoan utziz. Baina gure parrokien historian murgiltzen bagara, mikrohistoria egiteko informazio iturri oso baliagarriak aurkituko ditugu. Herrietako historia egitean, jende xumearen historia egiten dugu eta narratiba historikotik kanpora geratu direnen ahotsak berreskuratu ditzakegu. Horrekin, bestelako narratiba bat dagoela jabetzen gara, bestelako historia bat.
AINTZANE EZKIAGA (Artearen Historian doktorea eta UPV-EHUko Irakaslea)
Artearen Historian lizentziatua UPV/EHUn, eta Doktore izendatua unibertsitate berean 2017an “El sagrario romanista en la diócesis de Vitoria (h. 1573-1631)” tesiarekin, Bikain Cum Laudekalifikazioa eta Doktorego Sari Berezia eskuratuzituelarik. Bere ikerketa ildoa Euskal Herriko Erdi Aro eta Aro Berriko artea da (XV. eta XVI. mendeak), bereziki altzari liturgikoak eta parrokietako artea.
Gasteizko Arte Sakratuaren Museoan teknikari ibili ostean (2002-2014), 2014an UPV/EHUn irakasle sartu zen Gasteizko Letren Fakultatean, eta bertan Irakasle Atxikia da, Artearen Historia eta Musika Sailean. Hainbat Ikerketa-talde eta proiektuen kide da, hala nola Espainiako Ministerioak finantzatzen duen Disrupciones y continuidades en el proceso de la modernidad, siglos XVI-XIX. Un análisis multidisciplinar (Historia, Arte, Literatura)(PID2020-114496RB-I00) I+D+B proiektuan, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Sociedades, Procesos, Culturas (siglos VIII a XVIII) IT1465-22 (2022-2026) taldean. Gironako Unibertsitateko TEMPLA Taldearen Sedes Memoriae 2: memorias de cultos y las artes del altar en las catedrales medievales hispanas (PID2019-105829GB-I00)I+D+B proiektuko lan taldeko kidea da, eta 2019-2021 artean, Norvegiako Bergeneko Unibertsitateko Medieval Tabernacles in the Basque Country ikerketa proiektuko kide izan zen.
Erdi Aroko zein Aro Berriko Artearen Historiari buruzko kongresuetan parte hartzen du komunikazio eta hitzaldiekin, eta garai horretako sagrarioei buruzko artikuluak idatzi ditu aldizkari zientifiko eta liburuetan, nazionalak zein nazioartekoak. Horrekin batera, ondarearen kudeaketaz arduratzen diren erakunde publikoekin askotan kolaboratzen du ikerketa historiko-artistikoak, aholkularitza lanak eta txostenak eginez, hala nola Arabako Foru Aldundia,Gasteizko Elizbarrutiko Museoa edo Gasteizko Udala.
Bere jardueraren zati handi bat komunikabide, hitzaldi eta ikastaroetan eduki zientifiko eta akademikoen dibulgazioan ematen du. Horrela, Euskadi Irratiko Bai Pasa saioko kolaboratzailea da 2022ko urtarriletik eta beste irratsaioetan elkarrizketak egin izan ditu.
Argitalpenak ikusteko:
ORCID erregistroa: https://orcid.org/0000-0002-4661-7079
DIALNET erregistroa: https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor?codigo=1259057
ACADEMIA erregistroa: https://metaaprendizaje.academia.edu/AintzaneErkiziaMartikorena
CV akademikoa: https://labur.eus/Bcs72