ANA ZUBIAGA: Planeta bakarra, osasun bakarra: elkarlotutako mundu baten biologia

  • 2027, otsailak 15, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIA

Planeta bakarra, osasun bakarra: elkarlotutako mundu baten biologia

Biologiak erakutsi digu izaki bizidunik ez dela modu isolatuan existitzen. Gainerako espezieekin historia ebolutiboa, geneak, mikroorganismoak eta gaixotasunak partekatzen ditugu; aldi berean, gure osasuna bizi garen ekosistemen egoeraren mende dago. Hala ere, denbora luzez medikuntza, albaitaritza eta ingurumen-zientziak elkarrengandik bereizitako diziplina gisa aztertu ditugu, naturak berak inoiz aitortu ez dituen mugak ezarriz.

Gaur egun, pandemiek, antibiotikoekiko erresistentziak, ingurumen-kutsadurak edo klima-aldaketak bezalako erronkek ikuspegi zatikatu hori berriz pentsatzera behartzen gaituzte. Uler al dezakegu giza osasuna animalien osasuna ulertu gabe?  Zer eginkizun dute mikroorganismoek, biodibertsitateak edo uraren eta lurzoruaren kalitateak gure ongizatean? Eta zenbateraino dago gure osasuna ospitaleetatik harago gertatzen diren prozesu biologikoen mende?

Hitzaldi honetan, One Health (Osasun Bakarra) kontzeptua aurkeztuko dut, haren aurrekari historiko eta zientifiko nagusietako batzuk labur azalduz, bai eta osasun-arriskuak prebenitzeko eta kudeatzeko nazioarteko estrategia gisa izan duen sendotzea ere. Eboluziotik eta genomikatik hasi eta zoonosietara, mikrobiometara edo mikrobioen aurkako erresistentziara arteko adibideen bidez, ikuspegi biologiko desberdinek giza osasunaren, animalien osasunaren eta ingurumenaren osasunaren arteko elkarmenpekotasun sakona ulertzen nola laguntzen duten azalduko da. Azkenik, hiru osasun-dimentsio horiek integratzea ez dela diziplinenarteko lankidetzaren ondorio hutsa, baizik eta gure planetako bizitzaren funtzionamenduaren berezko ondorioa dela aztertuko da.  Era berean, gure inguruan gaur egun bultzatzen ari diren ikerketa kolaboratiboko ekimen batzuk  ere aurkeztuko dira, gizartean benetako eragina izango duten aurrerapenak sustatzeko helburuarekin.

HIZLARIA

Ana Zubiaga

Ana Zubiaga Biologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta gaur egun Genetikako katedraduna da bertan. Tufts eta Harvard unibertsitateetan doktorego ondoko egonaldiak egin ondoren, bere ikerketa-taldea sortu zuen EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Bertan, ikerketa-lana eta Genetikako irakaskuntza uztartzen ditu graduko eta graduondoko ikasketetan.

EHUko Minbiziaren Ikerketa Sarea koordinatzen du, Europako ENLIGHT Cancer Network sarean integratuta dagoena, eta Estatuko Ikerketa Agentziako programa-kudeatzaile izan da hiru agintalditan. Jakiundeko kidea da 2018az geroztik, eta erakunde horretako presidentea 2024tik.

Bere ibilbide zientifikoa hainbat sarirekin aitortu dute, hala nola Cadena SER-Radio Bilbaoren Ikerketako Bikaintasun Saria, Elhuyar-CAF Saria

Ekitaldiaren xehetasunak