
- Maiatzak 16, astelehena
- 10:00etan
- Kulturate (Arrasate)
Hitzaldi honetan zehar, jatearen inguruko arrazoiak eta balioak berrikusiko dira.
Gastronomia kultura edo gizarte jakin batek, euskaldunak adibidez, elikadura balio katearekin duen harremana, gizabanako eta talde bezela eraikitzen du. Horretxegatik seguruenik goi sukaldaritzak, izatekotan, elikaduraren balio kate aberats batean izan ohi du oinarri. Gure landa ekosistema, ustiapen sistema, ekoizpen sare, ornidura kate, kontsumitzaile kultura edo elikadura politikek derrigor izaten dute eragina gastronomiaren aberastasunean.
—
DANI LASA, Donostian 1975ean jaiotako Oiartzuarra, goi sukaldaritza eta turismo ikasketak 1995ean osatu zituen Donostian ibilbide profesionalari ekiteko. Bere experientzia, maila goreneko jatetxe ezberdinetan osatu ondoren, Mugaritz proiektuarekin bat egin zuen haren sorrera prestatu eta garatzeko 1998an.