UNAI TAMAYO: Trantsizio ekologikoa bideratzeko eredu bio-ekonomiko berritzaileak

  • MARTXOAK 14, Astelehena
  • 10:00
  • KULTURATE – Arrasate
  • UNAI TAMAYO (EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Irakaslea)
  • “Trantsizio ekologikoa bideratzeko eredu bio-ekonomiko berritzaileak”

Hitzaldiaren laburpentxoa:

Klima-aldaketari aurre egiteko ez dira baliagarriak orain arte erabili ditugun eredu ekonomikoak. Konpromiso berriak hartu behar ditugu denok. Erronka horri aurre egiteko Nazioarteko erakundeek 2030 Agenda zehaztu zuten marko gisa, Ekonomia Zirkularra eta Jarapen Jasangarriaren Helburuak mahai gainean ezarririk. Baina hortik abiatuz, erakunde publiko eta pribatuek eta gizarte zibil antolatuari dagokio ituna betetzea.

Euskal Herriak badu Basque Green Deal deritzon estrategia propioa  ekimen hauek guztiak aplikatu ahal izateko, zeina  Europako Itun Berdearekin lerrokatzen den.

Zehazki, abiarazi dugun hamarkada honetan (2021-2030), helburua Europar Batasunaren berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitzeko anbizio handiko asmoa betetzea izango da, hain zuzen ere: 2050ean karbono-neutraltasuna lortu ahal izateko.

Zentzu horretan, larrialdi klimatikoak norabidea aldatzera behartzen gaitu, eta aldi berean gure kultur eta kontsumo-ildoak aldatzera behartzen gaitu. Hau da, ekoizteko moduak,  energia eredua, mugikortasuna, elikadura sistemak , osasuna eta zainketak, etxebizitza eta hiri-diseinua, ekosistemak…

Naturaren printzipioetatik abiatuz, badira kapitalismoaren logika zapaltzailea zuzentzera bideratu daitezkeen zenbait aukera interesgarri, zeintzuek aurretik adierazitako honetan lagundu gaitzaketen:  Ekonomia zirkularra, bioekonomia, Doughnut economy, …

Era teoriko-aplikatuan horietara hurbiltzeko aukera izango dugu, zenbait adibide emanik eta, noski, zuen ekarpenak ere gaineratuko dizkiegularik.

UNAI TAMAYO ORBEGOZO EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Euskara, Ikasle eta Enplegu Dekanordea.

Master eta Graduondo ezberdinetan Hizlaria: Marketin Masterra (Marketin Ekologikoa); Barne Merkataritzako Masterrean (Green Procurement eta Green Marketing); Garapen Iraunkorreko Unesco Katedrako Masterra (Marketina, Garapen Jasangarria eta Iraunkortasuna); Ekonomia Zirkularreko Masterra (Ekonomiaren deskarbonizazioa, Taxonomia klimatikoa, Ekonomia zirkular baterako trantsizioa)

Marketin ekologikoaren arloko ikertzailea eremu horretan hainbat publikazio ditu (Hondakinen kudeaketa, produkzio eta erosketa jasangarria; enpresen jasangarritasun estrategiak eta abarri buruzko artikulu ugari dituena)

Ekonomia Zirkularrari buruzko ECYSE ikerketa-taldeko kidea: (ECYSE.14) Berrikuntzatik eta Ekintzailetzatik abiatuta Ekonomia Zirkularra eta Iraunkorra bultzatuz Euskadin

Biomimicry network Ri3 Sarearen kide sortzailea, Biomimesisi buruzko ikerketa-taldea. Ekintzailetza bioinspiratuko azpitaldeko liderra.

Erasmus+ EFFORT ikerketa-taldeko zuzendaria, iraunkortasunerako eta hezkuntza-jarduerarako hezkuntzari buruzkoa.

Unibertsitateko jasangarritasun-lanetan aktiboki parte hartzea (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ingurumen Kudeaketako Batzordeko kidea). Unibertsitateko curriculumaren iraunkortasunari buruzko hitzaldietan aktiboki parte hartzea

Arrasate-Mondragon MU, Deustuko eta EHUko Unibertsitateetako ikertzaile-taldeko lankidetza-proiektuko koordinatzaile. Ekoberrikuntzari buruzko azterlan tematikoaren autorea.

Ekitaldiaren xehetasunak