
- Data: AZAROAk 25, ostirala
- Lekua: Bilbao Arena (Miribilla)
- Ordua: 20:00
- Iraupena: 2h 15′
- Prezioa (autobusa barne): 45 €
- Ordainketa: Azaroaren 2 eta 7an izango diren hitzaldien ostean
- Parte-hartzaileen kopurua: 50 pertsona
- Izena emateko epea: Urriaren 27an baino lehenago
Ibilbidea eta ordutegiak:
- 17:00 Bergara
- 17:10 San Prudentzio
- 17:15 Arrasate
- 17:25 Aretxabaleta
- 17:30: Eskoriatza
- 23:00: Itzulera
Aurreko urteetan bezala, azaroaren 25 ostiralean 20:00etan Bilbon ospatuko den “Fair Saturday” musika, dantza eta kantu ikuskizuna aurkeztu da. Autobus zerbitzua eta sarrerak lortzea eskaintzen du Goienagusik.
Ekitaldian zehar, Bilboko Udal Bandak eta 2.500 pertsona baino gehiagok osatutako abesbatzak musikaren historiako kantu handiak eta euskal kantu herrikoiak joko dituzte ikus-entzunezko ikuskizun handi batean (opera, soinu-bandak, rocka, klasikoa, herrikoiak…)
Aurten, Gatibu, Kalakan, Maren, Afrika Bibang, Miren de Miguel (sopranoa), Deabru Beltzak eta Leire Goiti izango dira gonbidatuak. Ikuskizunak iraungo duen bi ordu baino gehiagotan “betiko kantuak” entzun ahal izango dira, eszenaratze eta musikatze paregabe eta zirraragarriarekin. Jose R. Pascual-Vilaplana maisuak zuzenduko du musika. Eta berrikuntza gisa, Iñaki Irastorza sartu da eszena, argi eta argazki zuzendari gisa.