
- Noiz: 2023, URTARRILAK 27, ostirala
- Irteera: ANTZUOLAko Herriko Plazatik, goizeko 9:00-retan
- Joan etorria: Nork bere kasa.
- Ez dugu jatetxean bazkalduko eta eguerdirako etxera itzuliko gara.
- Hala ere, ibilaldia Trekutz Elkarte Gastronomikoan amaituko dugu, salda eta mokadutxo bat hartuz.
- Ibilbidean zehar gidari izango dugun Iñigo Ramirez de Ocariz antzuolar mendizale eta irakasle-ohiaren azalpenak entzun ahal izango ditugu.
- Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 24, asteartea.
- Prezioa: Federatuak: 5 € (Trekutz-eko gastua ordaintzeko). Ez federatuak: 10 € (Trekutz + asegurua).
- Ordainketa: Transferentzia bitartez, ES57 3035 0001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korrontera. Transferentziaren kontzeptu bezala “IZEN-ABIZENA + ANTZUOLA” jarri beharko da.
———-
2023ko lehen mendi irteera, Antzuola herrian egingo dugu. Iñigo Ramirez de Okariz bertako historiagileari eskatu diogu gida bezala aritu dadila guretzat. Eta bi aukera eskaini dizkigu, eguraldiaren arabera. Biak ala biak Antzuola herritik abiatzen direnez, bi egun lehenago erabakiko dugu nora egin, eguraldiaren arabera, esan bezala.
Eta bata edo bestea egin, eguna Trekutz elkartean bukatuko dugu, salda bero eta mokadutxo bat hartuaz (oraingo honetan ez dugu bazkaririk izango eta).
A AUKERA
Antzuola-Arrola-Arranoaitz-Koroso-Antzuola
Arrolako ipar aldeko igoera egingo dugu, Urkillutik eta Antxintxarditik gora. Natura aldetik bere garrantzia dauka, bertan herriko pagadi ederrenetatik pasatzeko aukera dagoelako. Arrola tontorraren azpian iturri ona dago, urte osoan ura dakarrena. Eta zer esanik ez, tontorretik ikusiko ditugun bistak eta paisaiak. Antzuolara bueltatzeko garai batean Oñatira zihoan bidetik egingo dugu, Urkillu aldera berriz ere. Pagoak, Arranoaitz tontorra, Korosoko iturria, ikatz-tokiak, elur-zuloak, galtzada zaharra … ikusteko aukera.
Ibilbide honek 12 km ditu, eta ia 700 metroko desnibela. 3,5 – 4 orduko ibilbidea, gutxigorabehera.
B AUKERA
Elizbideak eta tenplarioak
Antzuolako herriak badauzka inguru ederrak baita, ezezagunak eta bitxiak. Ibilbide honek hirurak betetzen ditu, eta Lizarraga eta Uzarraga auzoetan zehar egiten da. Uzarraga herritik 2 kmtara dagoen elizatea da, Gipuzkoako zaharrenetarikoa. Bera izan zen herriko lehenengo parrokia. Kondairak dio, bertako San Juan Bautista eliza tenplario jatorria duela. Gaur egun zeharo hondatuta dago. Lizarraga auzoa ezagutzeko eta Uzarraga auzoan, ezkutuan, dagoen Santa Kruz ermitaren aztarnak ezagutzeko ere ideala da. Baina polita da ere ibilbidean zehar garai bateko elizbideetatik ibiliko garelako.
Ibilbide honek 11,5 km ditu, eta 436 metroko desnibela, zailtasun ertaineko hau ere.
INFORMAZIO OSAGARRIA:
1.- Ikastaroa: Kartografia eta mendi orientazioa
2.- Trekking egiteak dakartzan 10 onura