IKASTURTE AMAIERAko EKITALDIA

Ikasturteko azken hitzaldia baino lehen (asteazkenean izango dena) Amaierako Bilera izango dugu astelehenean, Maiatzak 27an, Kulturaten. Bertan, urtea nola joan den errepasatuko dugu.

Egindako jarduerei gainbegiratu bizkor bat emango diegu, zer egin dan urtean zehar.

Bazkideen txostena aukeztuko dugu: altak, bajak, herrien araberako distribuzioa, genero araberakoa, azken urteotako bilakaera, …

HItzaldiak nola antolatu diren, zer erantzun eta zer balorazio izan duten, hizkuntza edo herriaren arabera nola antolatu ditugun.

Gero, lan talde bakoitzeko deskargu moduko bat egingo dugu, arlo bakoitzean konparaketa bat eginaz, jarduera bakoitzak zer erantzun izan duen harrera aldetik, zeintzuk izan diren jendetsuenak eta zeintzuk ez, zeintzuk izan diren baloratuenak, eta zeintzuk jaso duten balorazio bajuena.

Eta baita, zer kexa jaso ditugun zuek, bazkideok, egindako balorazioetan.

Bukatu aurretik, zuzendaritza batzordeko barruko antolakuntzako ohartxo pare  bat emango ditugu, datorren ikasturteari begira.

27an elkar ikusiko dugulakoan.

Ekitaldiaren xehetasunak