IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA: IPARRA GALDU GABE!

  • Noiz: 2023ko ekainaren 5 eta 6a, astelehen eta astearte.
  • Prezioa:160 €/pertsona inguru. Autobusa, bisita gidatuak, lo lekua afari eta gosaria barne . (Sarako trinketeko eguneko menua ez dago barne.)
  • Norentzat: bazkideentzat bakarrik
  • Iraupena 2 egun osorik.
  • Joan etorria: autobusez. Goierri bus batekin.
  • Ordainketa: Maiatzaren 10 eta 15ean
  • Behin ordainduz gero,  ez da dirurik itzuliko.
  • Pertsona kopurua: gehienez 28
  • Bisita gidatuak (prezioaren barne):
    • Donibane Garazi gasteleraz,
    • Urdinarbe, Maule eta Sara euskeraz
  • Otorduak:
    • Lehengo eguneko bazkaria norberak eramandakoa,
    • Mauleko hotelean afaria menu bakarra aukerarik gabe (prezioaren barne)
    • Sarako Trinketean bazkaria menu bakarra aukerarik gabe (preziotik kanpo)
  • Gaua (prezioaren barne):
    • Hotel Domaine Agerria. Maule.
    • Logela bikoitza edo banakakoa aukeran

JOAN-ETORRIA:

  • 7:30 Eskoriatza – Akeita
  • 7:40 Aretxabaleta – Azbe
  • 7:50 Arrasate – Udaltzaingoaren parean (ospital inguruan)
  • 8:00 San Prudentzio – Bus geltokian
  • 8:10 Bergara – Bus geltokian
  • Itzulera: hurrengo egunean 20:00ak inguru Eskoriatzara heltzeko

EGITARAUA

Ekainak 5, astelehena

  • 10:30: Donibane Garaziko Azoka.
  • 12:00: Donibane Garazi bisita gidatua.
  • 13:00: Bazkal ordua (Donibane Garazin zehaztu gabe).
  • 14:30: Urdinarbera joateko irteera.
  • 15:30: Urdinarbe. Jean Paul Bedaxagarrekin solasaldia.
  • 17:30: Maule. Bisita gidatua.
  • Denbora librea.
  • 20:00:  Kantu afaria hotelean Zuberoako abeslariekin.

Ekainak 6, asteartea

  • 08:00: Gosaria.
  • 09:15  Maulen alpargata enpresan, Don Quishossen, bisita gidatua.
  • 12:00: Hazparneri, kuku!
  • 13.00: Bazkaria Sarako trinketean.
  • 15:00: Saran Kattalin Antxia euskal diseinatzailearen “Modu bat” tailerrari bisita.
  • 17:00 Sara-Miarritze
  • 20:00: Eskoriatzan txango bukaera.

IPARRA GALDU GABE!

…”Agian, agian, egün batez

jeikiko dira

egiazko xiberutarrak

egiazko eskualdunak..”

Oraingo honetan iparraldera egingo dugu bisita… Leku eder honi begirune aparta jarriz!

Gure asmoa  Euskal Herriko paraje eta kulturan sakontzea eta ezaupidea zabaltzea da eta horretarako gure Iparra ez dezagun galdu!

Gure herriko kulturaren eta hizkuntzaren aberastasuna pentsa ezina da Ipar Euskal Herria kontutan hartu gabe. Lapurdi, Baxenafarroa, Zuberoa, Santxo Handia, Orreaga, Adur, Bernat Etxepare, lingua navarrorum, Matalas,e Pastorala, Maskarada, Xalbador, Seaska, Itxaro Borda…

Izen aipagarriak, adierazgarriak apartakoak euskaldunontzako!

Ilusioz, jakin-minez, ondo pasatzeko gogoz karga dezagun  gure maleta  eta.. goazen ba…!

 

 

 

 

 

 

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2023 - 06 - 05 07:30
  • Kategoria