Irteera kulturala: KARRANTZA (Bizkaia)

  • Noiz: 2023, AZAROAK 7, asteartea
  • Prezioa: 45 € (40€-45€ kopuruaren arabera)
  • Izen emateko epea: Urriak 23 eta 24
  • Irteera kobratu: Urriak 30, Azaroak 1
  • Bisita gidatuen hizkuntza: euskera eta gaztelera

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA:

  • 7:45 Eskoriatza
  • 7:55 Aretxabaleta
  • 8:10 Arrasate
  • 8:15 Elorregi (San Prudentzio)
  • 8:25 Bergara

EGITARAUA:

  • 10:30 Bisita: Pozalaguako kobazuloa eta Parketxea
  • 12:30 Hamarretakoa, Aizko tabernan.
  • 13:30 Bisita: Dolomitas lantegia edo indianoak
  • 15:00 Bazkaria, Palloti Balnearioan.
  • 17:30 Etxeruntz

BIZKAIKO LURRALDEA: KARRANTZA

Gure aurtengo irteera Bizkaiko udalerririk handieneraino izango da. Karrantzako harana Enkarterriko mendebaldean dago kokatua. Haranak 49 auzo ditu guztira eta bere erdigune administratiboa Concha auzoan dago, haranaren erdialdean. Mila metrotik gora dituzten mendikateek inguratzen dute harana. Gure bisitaldiaren lehen zatian Armiñoneko parke naturalaren bihotzean dauden POZALAGUA KOBAZULOA eta PARKETXEA ikusiko ditugu.

Pozalagua kobazuloa estalaktita eta estalagmitaz beteta dago, baina bitxienak –eta baita zirraragarrienak ere– estalaktita eszentrikoak dira. Ohiko estalaktitak ez bezala, aske hazten dira eszentrikoak norabide guztietan, sustraien edo koralen antza duten forma imajinaezinak hartuz. Bakanak dira benetan, eta bi edo gehiago batera azaltzen direnean, emaitza txundigarria da. Munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena du Pozalaguak geologoen arabera. Gainera, beste kobazulokoak baino luzera eta zabalera handiago dute hemengokoek. Kobazulotik gertu Armañongo Natura Parkeko interpretazio gunea –edo Parketxea– dago. Parketxea antzinako harrobiko eraikin batean dago; minerala birrindu eta kargatzen zuten gunean, hain zuzen ere. Barrualdean dauden panelen bidez, Armañongo Natura Parkeko sekretu guztiak deskubrituko ditugu.

HAMARRETAKOA hartu ondoren, inguruko Aizko tabernan, Ambasaguas izeneko auzora jeitsiko gara eta bertan bi bisitalditik bat aukeratuko ditugu:

DOLOMITAS LANTEGIA: Pozalaguako harrobian erauzitako minerala fabrika honetara garraiatzen zuten. Eusko Jaurlaritzak Ondare Kulturala izendatu zuen lantegia, Euskadin beste inon ezin baitira ikusi aireko tranbia mugitzen zuten polea erraldoiak. Tranbia honen bidez minerala eramaten zuten harrobitik fabrikaraino. Harrobian erauzitako dolomiarekin egiten ziren piezen artean adreilu erregogorrak nabarmentzen ziren. Adreilu hauek ezinbestekoak izan ziren Euskadiko industrializazioan, galdategi handietako labe garaiak estaltzeko erabiltzen baitziren. Ohiko adreiluek ezin dute labeetako tenperaturak jasan. Dolomita, ordea, sekulako tenperaturak eusteko gai da, behar bezala tratatuz gero.

INDIANOAK: XIX.mendearen hasieran, Indianoen Mugimendua bezala ezagutzen den mugimendu migratzailea sortu zen. Oso familia pobreetan jaio ziren gazteak ziren, beste herrialdeetara joateko erabakia hartzen zuten, etorkizun hobeago baten bila. Gehienek, Ameriketara joaten ziren. Karrantzako Indianoen ibilbidea, gainontzeko Kantauri Itsasoko ertzaren puntu desberdinetan eman zenaren antzekoa izan zen: gazteak zirenean emigratu zuten, itsasoz bestaldean eskaziaz eta aurrezpena baino ez zuten izan eta oso gutxi izan ziren aberats bihurtuta euren herrialdetara bueltatu zirenak. Jaioterrira bueltatzean, gehienek aberats berrien moduan jokatzen zuten: etxebizitza izugarriak eraikitzen zituzten, janzkera dotorea zeramaten, bitxiak, bidaia eta luxuetarako zaletasun handia zuten. Era berean, euren jaioterriaren mesederako eskolak, ospitalak eta herriaren hobekuntza finantziatu zituzten.

 

Ekitaldiaren xehetasunak