
- Otsailak 9, osteguna
- Iraupena: egun osoa
- Joan etorria: autobusez
- Prezioa: 35€ * (45 pertsona joan ezkero autobusa 14€ + menua 21,50€= 35,50€)
- Bazkaria: Frontón jatetxea
- Izena emateko azken eguna: urtarrilak 26
- Parte hartzaileen kopurua: 45 pertsona
JOAN ETORRIA: BUS (45 pertsona)
- 9:30 Eskoriatza
- 9:40 Aretxabaleta
- 9:50 Arrasate
- 10:00 San Prudentzio
- 10:10 Bergara
- 18:00 Itzulera
EGITARAUA
- 11:00 Bisita gidatua txokolate museora (Talde bat euskaraz, beste bat gazteleraz)
- 12:30 – 14:00 Denbora librea
- 14:00 Bazkaria
- 16:00 Txotxongiloen museora bisita gidatua (Talde bat euskaraz, beste bat gazteleraz)
- 18:00 Itzulera
MENUA: Aukeratzeko
- Babarrunak * (aurrez enkargatu behar da)
- Eguneko menua (zehaztu gabe) (ez da aurrez enkargatu beharrik)
INFORMAZIO OROKORRA
GORROTXATEGI TXOKOLATE MUSEOA
Indietara egin zuen laugarren bidaian, edari mikatz eta ilun bat dastatu zuen Kristobal Kolonek. Mende bat aurrerago, kakaoa urrea baino gehiago baloratzen zen mundu erdian. Juan Zumarragak, Caracasko Gipuzkoar konpainiak… euskaldun askok lagundu zuten hura hedatzen, eta haren hedapena gure bilakaera ekonomiko, sozial eta kulturalarekin batera gertatu zen.
Denboran zeharreko bidaia horrek portu berri bat du, Tolosan, Rafa Gorrotxategi Museoan. Euskal Herriak txokolate-tradizio handia du, eta horretan nabarmendu da Rafaren familia ere, haren aurreko hiru belaunaldiak Indietako elixir zoragarri honen alkimian aritu dira eta.
Jose Mari Gorrotxategik, laurogeiko hamarkadan, XVIII.mendeko gozotegi batean sortu zuen lehen museoa, bost mendeko historia jasotzen zuena argizarigintzaren, gozogintzaren eta txokolatearen inguruan. Gaur, Rafak hartuko du txanda, espazio berri batean eta formatu berri batekin, gardentasunari, esperientziari eta interaktibitateari begirako dastaketa eta proiekzioa gela bat izango du eta.
Zapore adina jakintza jasotzen duen Museo bat da.
Etengabeko bilakaeran dagoen museo honek frogatzen du jainko-jainkosen elikagai zaharrak paradisuko sukultsal bat izango duela Tolosan eta XXI.mendeko Euskal Herrian.
TXOTXONGILO MUSEOA
TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da. Bere historia duela 20 urte hasi zen. 1982an, Tolosako Ekinbide Etxeak (TEE-CIT) kultur jarduera berri bati ekitea erabaki zuen, Titirijai izeneko txotxongiloen nazioarteko jaialdi bat sortuz. TOPIC, beraz, ez da ezerezetik sortzen. Titirijairen ondorio logikoa da eta, gaur egun, batez beste, 160 emanaldi eskaintzen ditu urtean, Tolosa txotxongilo-antzerkiari dagokionez nazioarteko erreferente bihurtuz.
Honakoa du Topic-ek:
Museo iraunkorra eta aldi baterako erakusketen aretoa.
- Erabat digitalizatutako dokumentazio-zentroa, artxiboa eta mediateka.
- Ondo hornitutako espazio eszeniko moderno bat, 250 ikuslerentzako edukierarekin.
- Ekoizpen, muntaketa edo entseguetarako gela.
- Jarduera eszenikoetarako espazio bateragarriak.
- Tailerretarako eta ikastaroetarako aretoak, aurrez aurre edo online egiteko, bideokonferentzia bidez.
Artistentzako edota ikertzaileentzako egoitza txiki bat.
Bokazio integrala duen zentroa izanik, TOPIC mundu osoko txotxongilolarientzat topagune ere bihurtu da. Esperientziak, informazioa, hausnarketak eta lanak ikasi, erakutsi, ikertu, sortu eta partekatzeko lekua da, abangoardiakoa, erosoa, funtzionala eta goi-mailako ekipamendua duena.
TOPIC, beraz, txotxongilo-artearen garapen, sustapen eta hobekuntzarako helburuak partekatzen dituzten guztientzat eskuragarri dagoen espazioa da, bere zentzurik zabalenean, tradiziotik abangoardiara, eta beti gainerako arteekin loturak sortzera zabalik dagoena.
Nazioarteko Txotxongilo Elkarteko (UNIMA) kide aktibo gisa, bere batzorde eta estamentu nazional zein internazionalekin lankidetzan aritzeko prestutasun osoa du TOPICek.
Horrela, gero eta garrantzia handiagoa duen txotxongilo-antzerkiaren epizentroetako bat bihurtu da. TOPICek izaera hori mantentzen eta sustatzen jarraitu nahi du.