IRUÑA INGURUAK: Irteera kulturala

  • Eguna: 2024ko Maiatzaren 16a
  • Prezioa: 25€
  • Kopuru maximoa: 75 pertsona
  • Izena emateko lehenengo eguna: Apirilak 29
  • Irteera ordaintzeko:
    • Maiatzak 6 baino lehenago kontu hauek aukeran:
      • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
      • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
    • OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
  • Bisita gidatuen hizkuntza: Parkean eta Katedralean 25 pertsonetako 2 talde euskaraz eta 1 gazteleraz.

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

  • 07:45 Eskoriatza Akeita
  • 07:50 Aretxabaleta Azbe
  • 08:00 Arrasate Udaltzaingoa
  • 08:05 San Prudentzio
  • 08:10 Bergara Bus geltokia
  • 10:00 Noain
  • 18:30 Iruña/Eskoriatza

EGITARAUA

  • 10:00-11:30 Zentzumenen Parkea – Noain
  • 12:45-13:45 Iruñako Katedrala (kanpaidorrera igoko direnentzat 14:15akarte)
  • 15:00 Bazkaria – Nuevo Casino Principal de Pamplona

MENUA (aukeratzeko)

  • Etxeko entsalada/Potxak
  • Laban egindako Lubina patata panaderekin/Plantxan egindako sekretoa
  • Laban egindako gazta tarta/Izozkia

DESKRIBAPENA

Noaingo Zentzumen Parkea

Parkeak bost gune ezberdin ditu, eta haietako bakoitza zentzumenetarantz bideratua dago: lorategi ingelesa, lorategi frantsesa, lorategi japoniarra, lorategi mediterraneoa eta lorategi jangarria.

Parkearen erdigunean urmaela dago, gune horien guztien osagarri, eta gune bakoitzera joateko bidea ematen duena.

Iruñako Katedrala

Penintsulan dagoen katedral multzorik handienetarikoa da. Katedralaren nabeak bisitatuko ditugu. Bertan ikusiko dugu Carlos IIIa Noblearen eta Leonor Trastamarakoaren mausoleoa harzuriz eta marmol beltzez egina  Jehan Lome Tournaykoaren eskutik 1413 eta 1419 urteen artean eta Europako klaustroen artean hobekien kontserbatzen den klaustro Gotikoa bere atal ezberdinekin: Erdi Aroko sukaldea, Errefertorioa, Barbazana Kapera… Hogei batek Maria kanpaira igotzeko posibilitatea izango dute, Espainiako kanpairik handiena da.  Horretarako 134 maila igo beharko dira.

Nuevo Casino Principal de Pamplona

Iruñako “Plaza del Castillo”n kokatuta dago, café Iruñaren gainekaldean. Maximiano Hijon arkitektoak egina XIX mendearen bukaeran, enparantzako eraikuntza aipagarriena da.  Hemen bazkalduko dugu.

Ekitaldiaren xehetasunak