ITXARO BORDA: Iparraldean zehar. Lurraldea eta giltzak

  • 2023ko Maiatzaren 8an
  • Goizeko 10:00etan
  • ARRASATEko Kulturaten

Hizlaria: ITXARO BORDA

ITXARO BORDA idazlea Baionan sortu zen, 1959an. Historian lizentziatua, postaria izan da lanbidez erretiratu den arte duela bi urte. Gazterik hasi zen idazten, Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta 2002an Euskadi literatura saria eskuratu zuen “100 % Basque” nobelari esker. Amaia Ezpeldoi detektibe lesbianaren pertsonaia orraztu zuen eta bere azken lana, Maiatz argitaletxean plazaratu zuen 2022an “Uhartearen mugetan” tituluarekin.

Hitzaldia: “IPARRALDEA ZER DA?”

Ordu eta erdiko solasaldian, Euskal Herriaren iparraldean dagoen lurraldea aipatuko du, lekuak, historiak, hitzak, jendeak eta beste hainbat gauza, iparreko “mugaz bestaldeko” euskaldunon bizia hobekiago ezagutarazteko gisa.

 

Ekitaldiaren xehetasunak