JOSEBA BARANDIARAN: ‘Beste krisi bat?’

  • AZAROAK 7, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate -ARRASATE

Joseba Barandiaran

Gaur egun Laboral Kutxako Finantza Plangintza zuzendari, Jasangarritasun alorreko ardurekin, horretarako Mondragon Unibertsitateko irakasle lanak utzita. Aurretik, 23 urte egin zituen BBVAn ardura ezberdinetan (batik bat arrisku sailean eta Ikerketa Sailean, Research delakoan). UPV-EHUn ekonomian lizentziaduna, Banco de Españaren Cemfi fundazioan masterra egina eta, legazpiarra, Bilbon bizi arren.

Hitzaldia: BESTE KRISI BAT?

Koiuntura ekonomikoak txarrera egin du azken hilabeteetan. Argindar eta petrolioaren prezioen gorakada lehenagotik zetorren baina, otsailan Ukrainako gerra hasi ostean, udatik hona hitzetik hortzera dabiltza inflazioa, interes tasen igoera…Beste krisi baten atarian al gaude? Zein ezaugarri ditu?

Ikusi TU-LANKIDEn argitaratutako podcasta:

Ekitaldiaren xehetasunak