JOSEBA SARRIONANDIA: Ontziak

  • Eguna: Urriak 19, eguaztena
  • Ordua: Goizeko 10:00-etan
  • Lekua: OÑATI-ko Kultur Etxea

Joseba Sarrionandia (Iurreta-Durango, 1958), soziologia eta literatura ikasi zuen, eta goiz hasi zen idazten Pott Bandan. 1980-1985 bitartean preso egon zen, eta harrezkero herbestean bizi izan da. 2021ean itzuli zen Euskal Herrira. Urterik urte berrogeitik gora liburu idatzi du.

HITZALDIAREN AZALPENA

“Munduari bira eman zion ontzia” liburua, lehenengo zirkunnabegazioa aitzakiatzat hartuta, kolonialismoari eta globalizazioari buruzko erreflexio bat da. Liburu hori esplikatuko da, eta hortik abiatuko da dialogoa.

«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, benetako historia bat behingoz, ipuin umekoiak kontatzen dizkiolako beti amonak, Historia irakaslea izan arren. XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira –Magallaesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua– esplikatzen hasirik, neskatoaren galderek eta bainek aterako dute historia bere ildotik eta bihurtuko dute, antzinako itsas bidaia baten kronika izan zitekeena, benetako beste historia asko azaltzeko aitzakia eta bizi garen planeta arraro honi buruzko gogoeta-dialogoa. Elkarrizketak, ez umorerik gabe, gai guztietarako giltzak eskainiko ditu: botere harremanak, gorbatak, truke ekonomiko desorekatua, kultur bestelakotasuna, botoi baten prezioa, arrazismoa, kosmosaren misterioa, memoria historikoa, lurraren propietatea, eskorbutoa, matxismoa, harrikoa egitearen garrantzia, globalizazioa…

Joseba Sarrionandiaren testua geu denon bizimoduaren baldintza historiko eta sozioekonomikoei buruzko kontakizuna da.

Ekitaldiaren xehetasunak