KATALIN ANTXIA: ‘Zaindu zure modua. Moda jasangarriaren klabeak’

  • Urtarrilak 11, eguaztena
  • 10.00
  • Seminarixoa – BERGARA

Katalin Antxia komunikazio ikasketetan lizentziatua eta multimedia komunikazioan masterduna da. Ehungintza eta patroigintzako ikasketak egin zituen gero eta 2013tik ‘Modu Bat’ marka izenaren atzean lanean dihardu.

Hitzaldia: ‘ZAINDU ZURE MODUA. MODA JASANGARRIAREN GAKOAK’

Sekula etiketei so egin diezu? Zer dago material nahasketa baten atzean? Zein ezberdintasun dago materialen artean? Eta horrek ze lotura du moda jasangarriarekin? Eta nire ongi izatearekin?

Bestalde, Non daude ekoiztuta gainean daramatzadan jauntziak? Zein baldintzetan? Zer dago prezio apalaren atzean? Hitzaldi honekin erakutsi nahi dizuet nola modan egiten duzuen hautuak inguruan positiboki edo negatiboki eragin dezakeen, baita zure ongi izatean ere. Eta badagoela gauzak egiteko beste Modu Bat.

 

Ekitaldiaren xehetasunak