KOLDO MARTINEZ: Bioetika eta eguneroko bizitza

  • 2027, otsailak 22, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIA

Bioetika eta eguneroko bizitza

Bioetika zer den aztertuko dugu, etika eta bizitza gaiak sakonki ikertuz. Gure eguneroko epai moralak aztertuko ditugu, nondik datozkigun eta nola justifikatzen ditugun azalduz.

Etika egiteko eta etikoki bizitzeko dauden bi moduei begirada bat emango diegu, bien arteko arazoak konpontzeko daukagun tresna azalduz: Deliberazioa.

Deliberazioa zer den, ze beharrezko den eta zer garrantzia duen geure bizitzen arlo guztietan azalduz bukatuko dugu.

HIZLARIA

Koldo Martínez Urionabarrenetxea

  • Medikuntzan eta Kirurgian doktorea. Nafarroako Unibertsitatea
  • Bioetikako magisterra. Unibertsitate Konplutentsea
  • European Master in Bioethics. Lovainako Unibertsitatea
  • Giza Sexualitateko Masterra. UNED
  • Counselor in HIV testing. New Yorkeko Udala
  • Medikuntza Intentsiboko espezialista.
  • Nafarroako Ospitaleko ZIUko mediku laguntzailea 2015era arte.
  • Transplanteen koordinatzaile autonomikoa hainbat urtez.
  • Nafarroako Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordearen sustatzailea eta lehendakaria hainbat urtez.
  • Oinarrizko Bioetikaren eta Bioetika Klinikoaren Elkarteko lehendakaria 6 urtez.
  • Hainbat aldizkaritan, hitzalditan, batzarretan, biltzarretan, irakaskuntzan eta abarretan idatzi eta parte hartu du, Bioetikarekin lotutako gai askori buruz.
  • Geroa Baiko parlamentuko bozeramailea. Nafarroako Parlamentua (2015-2019)
  • Nafarroako senatari autonomikoa. Espainiako Senatua (2019-2023)
  • Geroa Baiko zinegotzia. Iruñeko Udala (2023-2025)
  • Erretiratua 2025etik
Ekitaldiaren xehetasunak